(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Behartsuen Senidetxoei 18.000 euro eman dizkie, hau da, Gabonetako zorion txartelak ez banatuz aurreztutako adina diru asteartea, 2010.eko abenduak 28

Sanz Lehendakariak eman dio diru-laguntza kongregazioari, bosgarren urtez


Arreba Maria de la Cruz, Sanz Lehendakaria eta ama Emilia.

Arreba Maria de la Cruz, Sanz Lehendakaria eta ama Emilia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanzek 18.000 euroko laguntza eman die gaur Behartsuen Senidetxoei, baliabide gutxien dituzten adindunen alde egiten duten gizarte lanagatik. Laguntza hori azken bost urteetan eman dio Nafarroako Gobernuak kongregazioari.

Zenbateko hori da Nafarroako Gobernuak Gabonetako zorion txartelak banatu gabe aurrezten duena. Izan ere, 2006an erabaki zuten Gobernuak txartelak erosi eta bidaltzeko gastatzen zuen dirua ongintzako erakunde bati ematea.

Laguntza jaso dute ama Emiliak, kongregazioko ama nagusiak, eta arreba Maria de la Cruzek. Sanz Lehendakariak Nafarroako Jauregian egin die harrera, eta koadro bat ere eman die, foru erkidegoko ezkutuarekin.

Behartsuen Senidetxoen kongregazioa 1839an sortu zuten. Kongregazioaren helburua da baliabide gutxi dauzkaten adindunak zaintzea. Hala, abegi ona izateagatik eta adina, pobrezia, bakardadea eta beste hainbat zailtasun direla eta sufritzen dutenen alde lan egiteagatik ezagun bihurtu dira.

Kongregazioa, gizarte lan hori egiteko, karitateaz bakarrik hornitzen da: adindunek eta kongregazioko kideek ez dute erakunde publikoen laguntzarik jasotzen.

Behartsuen Senidetxoen Iruñeko babes etxea Gipuzkoa etorbidean eraiki zuten 1887an, eta duela lau urte eraitsi egin zuten, egoitza berri bat egiteko. Egoitza berria irailean inauguratu zuten: 3.000 metro koadro eta 70 lagunentzako lekua dauka. Eraikina egiteko 11 milioi euro inbertitu dituzte.

Egoitza hori zaharra baino handiagoa da eta adindunak erosoago bizitzeko moduan egin dute. Hartzen dituzte, betiere, egoitza publiko edo pribatu batean egoteko adina diru ez daukaten adindunak.

Gobernuak 18.000 euroko laguntza eman diete egoitzaren funtzionamendu gastuak ordaintzen laguntzeko eta kongregazioak egiten duen "interes sozialeko lan publikoa" babesteko; hori, horretarako onartutako akordioaren arabera.

Laguntzaren bitartez, gainera, kongregazioak "baliabide gutxi dauzkaten adindunen alde egiten duten lan garrantzitsua aintzatetsi" dute.

Laguntza deialdirik gabe eman dute Diru-laguntzen gaineko 11/2005 Foru Legeari jarraiki. Lege horrek dio diru-laguntzak publizitaterik gabe eman daitezkeela, salbuespen gisa, behar bezala arrazoitzen badira "erabilgarritasuna, gizarte interesa edo helburu publikoa" edo lehia printzipioa aplikatu ezina.

Gobernuaren iritziz, lehiaketa ez deitzea eta diru-laguntza Behartsuen Senidetxoei ematea justifikatuta dago, adindunak zaintzen lan egiten duten beste erakunde batzuk badaude ere, kongregazio hori delako adindunak konpentsazio ekonomikorik gabe hartzen dituena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa