(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Iruñeko Jaiotzazale Elkartearen erakusketa ikustera joan da Baluartera asteartea, 2010.eko abenduak 28

Erakusketan 42 metro koadroko jaiotza handi bat eta beste hogei jaiotza daude


Miguel Sanz jaiotza bati begira, Jesus Gomerarekin.

Miguel Sanz Jesus Gomerarekin, zozketatuko duten jaiotzari begira. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz, Iruñeko Jaiotzazale Elkartearen erakusketa ikustera joan da Baluartera.

Elkarteak Gabonetarako prestatu dituen jaiotzak eta eszenak Iruñeko Biltzar Jauregian izango ditugu ikusgai urtarrilaren 6ra arte. Asteazkenetik aurrera, lanegunetako ordutegia zabalagoa izango da: erakusketa goizez ere irekita egongo da, astelehenetik ostiralera.

Erakusketaren 58. edizioa da eta aurten "Ostatu eske" lemapean antolatu dute.

Sanz Lehendakariari Jaiotzazale Elkarteko buruak, Jose Maria Valgañonek, eta Komunikazio arduradunak, Jesus Gomarak, egin diote harrera. Haiekin ikusi ditu erakusketako piezak, besteak beste 42 metro koadro eta 50 irudi baino gehiago dauzkan jaiotza.
Sanz Lehendakaria, Jose Mari Valgañon eta Jesus Gomera, Baluarteko erakusketan

Sanz Lehendakaria, Jose Mari Valgañon eta Jesus Gomera. ( irudia handitu )

Aretoan 15 diorama daude: jaiotzak eta Errege Magoen gurtzarenak eta Mariaren ikustaldiaren eszenak daude, Nafarroako hainbat lekutan kokatuak (Aralarko mendietan, esaterako); baita Italiako mendi paraje batean girotutako jaiotza bat ere.

Gainera, aretoaren erdian zazpi beira arasa daude, estatuko egileek hainbat teknikekin (adibidez, zotz modelatuarekin eta erretxina moldeekin) egindako jaiotza eta Gabon irudiekin. Berritasun gisa, nafar erako jaiotza bat zozketatuko dute, mendialdean girotua; zozketan bertaratzen diren guztiek parte hartuko dute.

Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak 700 bazkide dauzka eta bazkide bakoitzak 28 euroko kuota ordaintzen du urtero.

Jaiotzak otsailean hasten dira prestatzen eta eszena bakoitza egiteko 1.000 ordu behar izaten dituzte, batez beste, hiruzpalau lagunek. Azken urteetan, erabiltzen dituzten materialak asko aldatu dira. Lehen material pisuak erabiltzen zituzten, egurra, kortxoa eta eskaiola, esaterako; azken edizioetan, berriz, poliestirenoa eta beira zuntza baliatu dituzte gehien.

Erakusketa urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai Baluarten, ordutegi honetan: 11.30etik 13.30era eta 17.00etatik 21.00era, bai lanegunetan, bai jaiegunetan.

Sarrerak euroa balio du, 12 urtetik gorakoentzat. Jaiotzak Iruñeko Kristo erregearen parrokian jarri dituzte 28 urtean; aurten, ordea, erakusketa Baluarten jarri dute.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa