(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda presidenteordeak Nafarroa Beken 50 onuradunetatik 19 hartu ditu osteguna, 2010.eko abenduak 30

13 2010eko ediziokoak dira, eta 6, 2009koak


Transcripción textual del video

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroa Bekak eskuratu dituzten 50 pertsonetatik 19 hartu ditu gaur goizean Nafarroako Jauregian. Horietatik 13 aurtengo ediziokoak dira eta 6, 2009ko ediziokoak.


Miranda presidenteordea eta Juan Franco bekadunekin. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroa Bekak eskuratu dituzten 50 pertsonetatik 19 hartu ditu gaur goizean Nafarroako Jauregian. Horietatik 13 aurtengo ediziokoak dira eta 6, 2009ko ediziokoak.

Mirandak beka hauen xedea gogorarazi du: "ikasle oso onak hautatzea munduko unibertsitaterik onenetan ikasteko". Presidenteordeak Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan egin dituen bi erronka handiak aipatu ditu: batetik, Nazioarteko Plana, beka hauek barruan hartzen dituena, eta Moderna Plana, pertsonengan eta ezagutzan oinarritutako gizartea bultzatzeko. Era berean, bertaratuei Foru Komunitatera itzultzeko gonbita egin die, "lurralde honek aukera asko baititu enpresa bat sortu ahal izateko".

Foru Gobernuak sustatu eta finantzatutako laguntzak 1,7 milioi eurokoak dira (850.941 euro eta 911.668 euro urte bakoitzean), eta kopuru horren bidez, atzerriko unibertsitateetan master programetako ikasketak ordaintzen dira.

Harreran Juan Franco Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia ere egon da, baita atzerriko unibertsitateetan dauden

bekadunak ere: Erresuma Batuan (6), USAn (6), Italian (1), Holandan (1), Australian (2), Kanadan (1), Singapurren (1) eta Suitzan (1). Horietatik hamar emakumeak dira eta bederatzi gizonak.

Gogoan izan behar da ekainean

2010eko Nafarroa Bekak eman zitzaizkiela 30 onuradunei (aurreko edizioan 20 izan ziren). Era berean, joan den urrian 2011ko Nafarroa Beken deialdia aurkeztu zen. Bekak programa orokorra, Fulbright-Nafarroa bekak eta, aurtengo berrikuntza moduan, Nafarroa-Enpresa bekak modalitateetan ematen dira. Horretarako 1.865.000 euro bideratuko dira guztira. Onuradunak 40 izango dira guztira.

50 gaztek lortu dituzte laguntza hauek

Nafarroa Beken sorrera Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planean ezarritako ekintzen barruan dago. Bekak jasotzen dituzten gazteek, gerora, Foru Komunitatean zein atzerriko lanpostu estrategikoetan eskuratutako trebakuntza eta talentua garatzea nahi da. Modu horretan, bekadunek lau urtez Nafarroako enpresa edo erakunde batean lan egiteko edo Nafarroan enpresaburu edo profesional moduan aritzeko konpromisoa hartzen dute, eta horretarako bost urteko epea dute. Betekizun hori beteta egongo litzateke atzerrian epe berean Nafarroarako interesa duen lanpostu batean lan egingo balitz: NDF, Munduko Bankua, NBE, enbaxadak, kontsuletxeak, merkataritza bulegoak edo Nafarroarako sektore estrategikoak diren enpresak, besteak beste.

Nafarroa beken lehenengo deialdian (2009) 20 beka eman ziren guztira. 2010ean, 30 beka eman dira guztira. Aurreikuspenen arabera 2011n 40 izango dira, eta 2012tik aurrera 50 beka izatea espero da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa