(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ospitale publikoek menu bereziak prestatu dituzte pazienteentzat Urtezahar gauean eta Urteberri egunean osteguna, 2010.eko abenduak 30

Plater guztiak zentro horietako dietisten eta nutrizionisten aholkuei jarraituz prestatzen dira


Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeetan Urtezahar gaueko eta Urteberri eguneko menuak prestatzen ari dira. ( irudia handitu )

Nafarroako osasun sare publikoko ospitaleek Urtezahar gauean eta Urteberri egunean ingresatuta egongo diren pazienteentzat menu bereziak prestatuko dituzte. Menu horiek osasun zentroetako nutrizio arloko espezialistek aholkatuta eta gainbegiratuta prestatu dira.

Nafarroako Ospitale Gunean, A zentroan (lehen Nafarroako Ospitalea zena), Urtezahar gauerako, erreginaren krema, askotariko zizka-mizkak (otarrainxkak, zainzuriak, errusiar karramarroa, itsaski bolobana eta azenario, eskarola eta granada juliana), zapoa saltsa berdean almejekin eta postretzat, Eguberriko konpota aran pasekin eta mertxika sikatuekin, turroiak eta mahatsa prestatu dira. Urteberri egunean, hegazti kontsomea, orburuak eta kardua almejekin, azpizuna oporto-saltsan aranekin eta fruta-mazedonia egongo dira.

Bestalde, NOGko B zentroan (lehen Hospital Virgen del Camino ospitalea zena), Urtezahar gauean, lehen platertzat itsaski zopa edo zainzuri krema, hostorezko saskia veloutée gainean eta zapo-suprema barazkiekin bigarren platertzat, eta postretzat, arrautzesnea, urte amaierako mahatsak eta Gabonetako gutiziak eskainiko dira. Urteberri egunean, orburu salteatuak urdaiazpikoarekin edo kalabazin krema, arkumea txilindron erara edo gihar medailoia sagar-purearekin eta anana naturala edo gatzatua eztiarekin eta Gabonetako gutiziak izango dituzte.

C zentroan (lehen Ubarmin klinika zena), Urtezahar gauean pazienteek itsasoko gutiziekin betetako arrautzak, legatz langostatua ganbekin, askotariko turroiak eta mahatsak izango dituzte. Urteko lehen egunean, pazienteek kardua nafar erara, azpizun eskalopinak pate eta sagar saltsarekin, anana naturala eta turroiak izango dituzte.

Tuteran, Reina Sofia ospitalean, urteko azken afarirako erregina hegaztiaren krema, boletus budina saltsa suabearekin, legatza labean gulekin eta ganbekin, mahatsak eta askotariko turroiak prestatu dira. Urteberri egunean, zentro horretako pazienteek zigalen krematxoa, potxak galeperrarekin, bakailao kokotxak saltsan eta fruta-koktela almibarrarekin izango dituzte.

Lizarrako García Orcoyen ospitalean, Urtezahar gauean arrain-zopa, askotariko zizka-mizkak (urdaiazpikoa, gazta eta zainzurien budina), bakailao solomoak barazkitxoen gainean, mahatsak eta turroiak egongo dira, eta Urteberri egunean, kontsomea, langostinoak plantxan, arkumea erreta panadera patatekin, Carolina tarta eta turroiak.

Amaitzeko, San Francisco Javier Zentro Psikogeriatrikoan, pazienteek Urtezahar gauean orburu-bihotzak gulekin, erreboiloa romesko saltsan barazkiekin, mazedonia pastel-kremaren gainean, mahatsa eta turroiak dastatuko dituzte. Hurrengo egunean, ganben koktela, haragia perretxikoekin beteta, profiterolak txokolatearekin eta turroiak egongo dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa