(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan, errepideetako heriotza tasak %71 egin du behera azken hamarkadan osteguna, 2010.eko abenduak 30

Caballero lehendakariordeak espero du ezbehar kopuruak behera egiten jarraitzea, 2006tik egin duen moduan


Rabade, Caballero eta Eguren prentsaurrekoan

Rabade, Caballero eta Eguren prentsaurrekoan ( irudia handitu )

Nafarroan 2010. urtea iaz foru erkidegoko errepideetan hildakoen kopuru berberarekin amaitzera goaz, 38 hildakorekin, alegia. Horrek esan nahi du 2000. urtetik heriotza tasak %71 egin duela behera, urte hartan 118 hildako izan baikenituen (kalkulua egiten da aldi horretan izan den biztanleria igoera kontuan hartuta).

Foru erkidegoak, beraz, erraz bete ditu Bide Segurtasunaren Europako Gutunean duela hamar urte jarri zituzten helburuak. Izan ere, xedea zen 2010. urtea baino lehen errepideetako heriotza tasa erdira jaistea, eta helburu hori 2006an bete genuen foru erkidegoan.

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Espainiako Errepideetako Ezbehar-kopuruaren gainean argitaratu berri duen txostenaren arabera, Nafarroa da 2000-2009 aldian errepideetan hildakoak eragin dituzten istripuen kopurua gutxitu duten hiru erkidegoetako bat; beste biak dira Balear uharteak (hildakoak izandako istripuek %74 egin dute behera) eta Kanariar uharteak (beherakada %72koa da).

Espainian, aldi horretan, ezbehar kopurua %59 jaitsi da batez beste. Foru erkidegoan Europako emaitzak ere gainditu ditugu: Europan, 2001etik 2009ra, errepideetako istripuetan hildakoen kopuruak %36 egin du behera.

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, datu horiek aztertu ditu hedabideen aurrean. Halaber, azaldu du Foru Gobernuak helburu hauek dituela: Nafarroako errepideetako ezbehar kopuruak behera egiten jarraitzea, tokiko erakundeen elkarlana areagotzea, hiriguneetako segurtasuna hobetzeko ekimen berriak aurrera eramatea, eta kolektibo ahulenak (haurrak eta adindunak) gehiago babestea.

Lehendakariordeak Iruñean eman du prentsaurrekoa, Nafarroako Azoka Esparruan, Barne zuzendari nagusi Juan Ramon Rabaderekin eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Lola Egurenekin batera. Gainera, Gabonetako haurren parkera, Naviparkera, joan da; parke horretan zirkulazio zirkuitu bat dago, Barne Zuzendaritza Nagusiarena.

2010eko behin-behineko balantzearen arabera, Nafarroan 38 lagun hil dira errepide istriputan, horietatik 30 Nafarroako Gobernuak gestionatzen duen sarean eta gainerakoak bestelako errepideetan.

Urtea bukatzeko egun bat falta da, eta badirudi aurtengo balantzea 2009koa bezalakoa izango dela. Aurten bi hilabete oso txar izan ditugu: abuztuan zazpi lagun hil ziren eta azaroan bost.
Refenako Naviparken jarritako zirkulazio zirkuitua.

Refenako Naviparken jarritako zirkulazio zirkuitua. ( irudia handitu )

Hilabeteka, urtarrilean bost lagun hil dira errepideetan, otsailean bat, martxoan hiru, apirilean eta maiatzean launa, ekainean bat, uztailean lau, abuztuan zazpi, irailean eta urrian bana, azaroan bost eta abenduan 2 (75 urteko gizon bat Eratsungo 42 metroko sakan batean behera erorita hil zen, eta 35 urteko kamioi gidari bat Beratik gertu errepidetik atera eta pendizean behera erorita).

Polizien atestatuen arabera, istripuetako 21 gertatu dira ibilgailuak errepidetik aterata, bederatzi talka eginda, zazpi oinezkoak harrapatuta eta bat gidariak stopa ez egiteagatik.

Hildakoetatik lau (%10,5) adingabeak ziren, 15 (%39,5) 18 eta 34 urte artekoak, sei (%15,7) 35 eta 44 urte artekoak eta gainerako 13ak (%34,2) 44 urtetik gorakoak. Hildakoetako 29 automobilean edo furgonetan zihoazen, hiru kamioian, lau motoan eta bi bizikletan. Horietatik 30 gizonezkoak ziren eta zortzi emakumezkoak.

 

Herri Laneko jarduerak Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren barruan

Caballero lehendakariordeak errepide istripuen eta hildakoen kopurua ahalik eta gehien gutxitzeko helburuarekin Foru Gobernuak 2010ean egin dituen departamentu arteko jardueren berri eman du. Jarduera horiek guztiak Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategikoari dagozkio eta prebentzioarekin dute zerikusia (hezkuntza eta sentsibilizazioa).

Jarduera nagusiak Herri Lan Departamentuak sustatutakoak dira: gune arriskutsuak kentzea, galtzadak hobetzea, saihesbide berriak jartzea eta trenbide pasaguneak kentzea, errepideko arriskuak gutxitze aldera.

Zehazki, 2010ean, istripu asko gertatzen diren bi errepide zati kendu dituzte: bata Iruñeko ingurabidetik Uhartera sartzeko errepidean (PA-30) eta bestea Tafalla eta Rincon del Soto errepidean (NA-115), 17,7 eta 18,7 kilometro puntuen artean. Herri Lan Departamentuak gune arriskutsu horiek kentzeko 11 plan egin ditu 1998tik, eta plan horiek gauzatuta istripu asko gertatzen ziren 127 errepide zati hobetu dituzte.
 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Balance provisional de tráfico y de la Estrategia Navarra de Seguridad Vial

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa