Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Guztira 700.000 euroko laguntza da eta proiektu bakoitzak duen kostuaren % 70 diruz lagunduko da
Nafarroako Gobernuak 700.000 euroko diru-laguntzak eman dizkie tokiko 17 erakunderi udalerrietan ibaiak eta sakanak lehengoratzeko proiektuak gauza daitezen. Laguntza horiek tokiko erakundeak aurkeztutako proiektuaren % 70eko kostua hartzen dute.
Laguntzak jasotako udalerriak honako hauek dira: Iruñea (Arga ibaia Cuatro Vientos-etik pasatzean); Cendea de Galar (Elorz ibaia); Bera (Bidasoa ibaia); Los Arcos (Odrón ibaia); Antzín (Ega ibaia); Erro (Odia, Itolegi eta Ezpelondoko ubideak); Murieta (Ega ibaia); Lantz (Eltzarrain ibaia); Cintruénigo (Alhama ibaia); Etxarri Aranatz (Arakil ibaia); Cabanillas (San Pascualeko sakana); Garde (Gardalar ibaia); Burgi (Esca ibaia); Urzainqui (Urralegiko sakana); Barañáin (Arga ibaia); Villatuerta (Irantzu ibaia eta Regüeta ubidea), eta Uztarroze (Zabaleako zubia).
Laguntzak ekainaren 3ko 214/2011 foru-aginduan xedatutakoaren babesean eman dira, eta deialdiaren ebazpenean jakinarazi da hiru eskaera ez direla onartu oinarriak ez betearazteagatik eta beste 13k ez dutela laguntzarik jaso aurrekontuetan izandako mugengatik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen