(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Merkatarien Federazioak Foru Gobernuak sustatutako “Buelta eman nahi diogu” kanpainarekin bat egin du osteguna, 2012.eko ekainak 21


Barcina Lehendakaria sektoreko ordezkariekin bildu da, eta haiek Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Planari beren laguntza eman diote


Transcripción textual del video

Barcina Lehendakariak azpimarratu du merkataritza "oinarrizko" sektore bat dela Nafarroako ekonomiarentzat, Foru Komunitateko 7.350 establezimenduk 34.961 pertsonari ematen baitie lana eta BPGren % 8,1 osatzen dute.

Yolanda Barcina, bestalde, kontsumoak ekonomia eta gizartearentzat zer garrantzi duen aipatu du, "kontsumo arduratsua", eta saltoki txikiek administrazioari diru-sarrerak sor diezazkion BEZen bidez, eta diru-sarrera horiek "kalitatezko zerbitzuak" ematen jarraitzen ahalbidetu dezaten; zerbitzu horiek "gure ongizate-mailaren oinarrizko zutabeak" dira, osasuna edo hezkuntza, esaterako.

NMFren ordezkari moduan, bertako lehendakari Inmaculada Abínzano-k adierazi duenez, "elkarrekin lan egin behar dugu inguruan dugun ezkortasunezko gurpil zoro hori hautsi dadin". Alde horretatik, zehaztu du Nafarroako Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Plana "egun inoiz baino gehiago beharrezkoa dugun ekimena dela, besteak beste, bakarrik ez gaudela sentitzeko" eta "merkataritzako sarea, sare profesionala eta gertukoa garatzen jarraitzeko".

Barcina Lehendakaria merkatariekin.

Barcina Lehendakaria, Nafarroako merkatarien elkarteetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Nafarroako Merkatarien Federazioko (NMF) ordezkariekin bildu da gaur, eta bilkuraren amaieran federazio horrek "Buelta eman nahi diogu" kanpainarekin bat egin du. Ekimen hori Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako enpresa-talde batek sustatuta dago, krisi ekonomikoa gainditzeko ahaleginak batu eta gehitzeko xedearekin.

Nafarroako Jauregian gaur goizean izan den bileran, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Planaz ere hitz egin da, eta federazioak hari ere bere laguntza eman dio. Foru Gobernuak sektoreko eragile nagusiekin lankidetzan sustatutako ekimenak saltoki txikiarentzako laguntza-zutabe bihurtu nahi du 2012-2015 datozen hiru urteotan.

Barcina Lehendakariak azpimarratu du merkataritza "oinarrizko" sektore bat dela Nafarroako ekonomiarentzat, Foru Komunitateko 7.350 establezimenduk 34.961 pertsonari ematen baitie lana eta BPGren % 8,1 osatzen dute.

 
Bilkura

Barcina Lehendakaria Nafarroako merkatarien elkarteetako ordezkariekin bilduta. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina, bestalde, kontsumoak ekonomia eta gizartearentzat zer garrantzi duen aipatu du, "kontsumo arduratsua", eta saltoki txikiek administrazioari diru-sarrerak sor diezazkion BEZen bidez, eta diru-sarrera horiek "kalitatezko zerbitzuak" ematen jarraitzen ahalbidetu dezaten; zerbitzu horiek "gure ongizate-mailaren oinarrizko zutabeak" dira, osasuna edo hezkuntza, esaterako.

NMFren ordezkari moduan, bertako lehendakari Inmaculada Abínzano-k adierazi duenez, "elkarrekin lan egin behar dugu inguruan dugun ezkortasunezko gurpil zoro hori hautsi dadin". Alde horretatik, zehaztu du Nafarroako Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Plana "egun inoiz baino gehiago beharrezkoa dugun ekimena dela, besteak beste, bakarrik ez gaudela sentitzeko" eta "merkataritzako sarea, sare profesionala eta gertukoa garatzen jarraitzeko".

6 programaz, 18 jarduera-lerro eta 75 neurri zehatzez osatutako plana Nafarroako Gobernuak egin du, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren laguntza teknikoarekin eta Nafarroako merkataritza-eragile nagusien partaidetza eta eta adostasunarekin, eta Txikizkako Merkataritzaren Nafarroako Behatoki Aholkulariak aldeko txostena egin du.

Merkataritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzea du xede, lankidetza publiko-pribatua areagotzea eta merkataritza, eskulangintza eta turismoaren arteko harremana estutzea Nafarroako hainbat zonaldetan hiru esparru horietan dauden sinergiak baliatze aldera.

2013ko ekitaldirako aurrekontu-esparrua zein izango den jakin bitartean, kalkulatzen da plan horrek gutxienez 3 milioi euroko finantzaketa izan dezakeela.

Nafarroako Gobernuarekin aldetik, Barcina Lehendakariaz gain, honako hauek izan dira: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Erce

Merkataritzako elkarteen ordezkariak ondorengoak izan dira: NMFko lehendakari eta lehendakariorde Inmaculada Abínzano (Tafallako elkartea) eta Celso Clariana (Iruñeko II. Ensantxeko elkartea), hurrenez hurren, bai eta federazioko gerente Elisabet Azcarate eta bertako zuzendaritza-batzordeko ohorezko kide Miguel Cabodevilla ere. Bertan izan dira, halaber: Lizarrako elkarteko Esther Calatayud eta Juan Andrés Echarri; Iruñeko Alde Zaharreko elkarteko Javier Manero; Mendillorri (Iruñea) elkarteko Óscar Lorente eta Martín Azpilicueta (Iruñea) elkarteko David Basarte.

6 programa, 18 jarduera-lerro eta 75 neurri zehatz

Merkataritzaren III. Plana sei programa nagusik osatzen dute zenbait jarduera-lerrorekin. Lehen programak `Lehiakortasunaren hobekuntza´ izena du, eta bost jarduera-lerro jasotzen ditu. Lehenengoa IKTekin eta teknologiarekin lotuta dago. Bigarrenak prestakuntza eta enpleguaren sustapena azpimarratu nahi ditu. Hirugarren jarduera-lerroa merkataritza-sektoreko elkarkidetza sustatu eta sendotzea da. Laugarren lerroa merkataritza-establezimenduak modernizatu eta hobetzea da berrikuntzaren bidez eta haien azpiegiturak hobetuz; eta bosgarrena belaunaldi-aldaketari emandako laguntza da eta ixteko arriskuan dauden saltokien enpresa-jarraipenari emandako laguntza, negozioen transferentzia sustatzeaz gain.

Merkataritzari Laguntzeko III. Planaren barnean jasotako bigarren programa "Merkataritzaren tokiko garapena" da eta bi jarduera-ildo nagusi ditu. Lehenengoa merkataritza garatzeko lurralde-plangintza da, eta bigarrena, merkataritzaren hiriko garapena.

Planaren hirugarren programa `Merkataritza berria eta ekintzaileak´ du izena eta bi jarduera-ildo jarraitzen ditu ere: saltokien sorrera sustatzea eta laguntza ematea eta merkataritza-ekimenei laguntza ematea landa-eremuan.

Merkataritzaren III. Planak jasotzen duen laugarren programa `Irudiaren sendotzea´ da eta, aldi berean, bi jarduera-ildo ditu. Lehenengoa merkatariaren eta eskulangilearen irudiaren sustapena da, haien funtzio sozial eta ekonomikoa nabarmenduz enpresario gisa. Bigarren jarduera-ildoaren asmoa marka-irudi bat sortzea da saltoki txikiaren faktore bereizgarrietan oinarrituz eta zenbait jarduera garatzea sustatu ahal izateko.

Merkataritzaren III. Planaren barneko bosgarren programak `Turismo-merkataritzako eskaintzaren garapena´ du izena, eta lau jarduera-ildo jasotzen ditu. Lehenengoa turismoa eta merkataritza elkarrekin sustatzea da. Bigarren jarduera-ildoa espazio eta azpiegiturak sortzea da merkataritzari eta turismoari abantaila komunak sortzeko. Hirugarrenak turismo eta merkataritzako politika publikoak batzea bilatzen du; eta laugarren eta azken neurriak produktu nafarraren irudia eta erakargarritasuna lotu nahi ditu merkataritzaren alde egiteko.

Merkataritzari Laguntzeko III. Planaren barnean jasotako seigarren eta azken programak `Informazioa eta lankidetza publiko-pribatua´ du izena eta hiru jarduera-ildo nagusik osatzen dute. Lehenengoa, sektorearentzat informazio erabilgarria egin eta jarraitzea da III. Planaren helburuak betetzen direla aztertzen uzten duten adierazleak definituz eta sortuz. Programa horretako bigarren jarduera-ildoak lankidetza publiko-pribatua sustatzea bilatzen du, Administrazioaren eta sektorearen artean elkartzeko bideak ezarriz, eta Nafarroako Gobernuak merkataritza-sektorearen ematen dion laguntza agerian uzten saiatuz. Azkenik, hirugarren jarduera-ildoaren xedea merkataritzari eta eskulangintzari lotutako araudia eguneratzea da, bai eta sektorearen eta inplikatutako eragileen esku araudian dauden aldaketei lotutako berrikuntzak jartzea ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa