(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrien instalazioetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du osteguna, 2012.eko ekainak 21


Eskaerak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da


Eguzki-panelak.

Eguzki-panelak.

Nafarroako Gobernuak ostiral honetan, ekainak 22, 2012rako energia berriztagarrien instalazioetarako diru-laguntzen deialdia zabalduko du. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.

Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi euro jarriko du ekitaldi honetan partikularren eta enpresen ekimenetarako, eta 112.500 euro toki-erakundeek sustatutako instalazioetarako.

Diru-laguntzak emango dira, eguzki-energian (termikoa eta fotoboltaikoa), energia eolikoan, biomasan eta geotermian instalazio berriak laguntzeko eta zaharrak berritzeko; onuradunak, berriz, izango dira, energia-enpresak ez diren eta azaroaren 9ko 11/2007 Foru Legearen, diru-laguntzei buruzkoaren, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten instalazioetako titularrak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, 1.500 euro baino gehiagoko energia-ekoizpeneko helburuak lortzeko behar-beharrezkoak diren elementuetan egindako inbertsioaren % 10 eta % 40 artean, nahiz eta araudiak onartzen duen 1.000 euroko muga 20 metro koadro baino gutxiagoko eguzki-energia termikoko instalazioetarako. Deialdiak barnean hartzen ditu ere, ikastetxeetan eta toki-erakundeetan helburu didaktikoak dituzten instalazioetarako laguntzak

Diru-laguntzen deialdi hau erregulatzen duen araua ekainaren 21eko Nafarroako 119. Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa