(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errezeten goialdean eskuinean dagoen kodigo batek sendagaiengatik egiten den ekarpen-mota adieraziko du
osteguna, 2012.eko ekainak 28


Osasun Departamentuak uztailaren 2tik 13ra telefono bat eskura jarriko du herritarren zalantzak argitzeko


Farmaziako koordainketari buruzko informazio-kartela.

Koordainketari buruzko informazio-kartela

Uztailaren 1etik, igandea, osasun-langileek emango dituzten errezetek kodigo bat izango dute goialdean, eskuinean; horrek adieraziko du pertsona bakoitzak sendagaiengatik zer ekarpen-mota egin beharko duen.

Kodeak honako hauek izango dira:

- TSI 001: ekarpenik gabe

- TSI 002: % 10eko ekarpena

- TSI 003: % 40ko ekarpena

- TSI 004: % 50eko ekarpena

- TSI 005: % 60ko ekarpena

Osasun Departamentuak adierazi duenez, herritarren batek emandako kodea zuzena ez dela hautematen badu, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Lurralde Ordezkaritzan azaldu beharko du.

Gainera, Itzultzeko eskubidea duten ekarpen-taldeetan dauden pertsonei gomendatzen die, pazientearen datuak azaltzen diren farmaziako txartela gorde dezatela eta errezetaren jarraibideen txartela (edo haren fotokopia).

Aseguratu bakoitzaren eta haren onuradunei aplika daitekeen errenta-mailaren arabera, farmazia-prestazio anbulatorioan 8, 18 edo 60 euroko hileko mugak gainditzen dituzten pazienteek emandako kopuruen likidazioa, hiru hilabeteak igarota gauzatuko da, hau da, hiruhilekoaren ondorengo hilabetean.

Itzuli behar den kopurua zazpi eurokoa edo gutxiagokoa denean, zenbateko hori itzultzeko hurrengo aldian itzuliko den kopuruari gehituko zaio. Diru-sarrera egingo da, titular pentsiodunaren pentsioa helbideratuta dagoen bankuko kontuan edo erabiltzaileak erabakitzen duen kontuan. Ekarpeneko datua errezetak fakturatzeko erregistrotik lortuko da errezeta elektronikoaren sistema osotasunean ezarrita dagoen arte, eta Nafarroan urte amaieran ezartzea espero da.

Aldi baterako koderik ez duten errezetengatik, kopuruaren % 10 ordaindu beharko da pentsiodunen kasuan eta % 40 aktiboen kasuan (bi kasuetan Errege Dekretu Legegilean ezarritako gutxiengoa).

Koordainketa errentaren arabera

Gogoratuko denez, Osasunaren Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurrien 16/2012 Errege Dekretu Legegileak (uztailaren 1ean, igandea, indarrean sartuko da) ekarpena aldatu du sendagaiengatik. Lehen adinaren arabera egiten zen farmaziako koordainketa (pentsionistek ez zuten ordaintzen), errentaren araberakoa izango da.

Ekarpenak honako era honetan egituratu dira:

Pertsona aktiboak:

- Urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errentak: % 40ko ekarpena

- Urtean 18.000 eta 100.000 euro arteko errentekin: % 50eko ekarpena

- Urtean 100.000 euro baino gehiagoko errentekin: % 60ko ekarpena

Pentsiodunak:

- Urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errentekin: % 10, hilean gehienez ere 8 euro

- Urtean18.000 eta 100.000 euro arteko errentekin: % 10, hilean gehienez ere 18 euro.

-Urtean 100.000 euro baino gehiagoko errentekin urtean % 60, hilean gehienez ere 60 euro.

Ondorengo taldeek ez dute sendagairik ordainduko:

- Langabeziako sorospenik gabeko langabeak

- Gizarteratzeko errentak

- Kontribuziorik gabeko pentsioak

- Sindrome toxikoa

- Ezintasuna duten pertsonak (LISMI)

- Lan-ezbeharrak eta laneko gaixotasuna

Aipatu behar da, koordainketarako bi salbuespen daudela errentaren arabera:

- Ekarpen murriztuko sendagaietan PSParen % 10 ordaintzen da, gehienez ere 4,13 euro arte, pazientearen farmazia-ekarpeneko taldea alde batera utzita (ekarpenik gabeko taldeak salbu, ordaintzen ez dutenak).

- Produktu dietoterapikoetan, pazienteak ekarpenik egin gabe jarraitzen du, ekarpena egiteko dekretuak jasotzen duen araudia garatzen ez den bitartean.

Hasiera batean errezetak orain arteko berberak izaten jarraituko dute: gorriak pentsionistentzat eta berdeak aktiboentzat. Stock-a amaitzen denean, berriek ez dute kolorekako bereizgarrik izango.

Herritarrentzako eta profesionalentzako informazio-kanpaina

Osasun Departamentuak informazio-kanpaina bat egin du azken asteotan osasun-langileentzat nahiz herritarrentzat farmazia-koordainketako jarraibide berriak errazte aldera.

Hala, iragan ekainaren 15ean dokumentazioa Farmazialarien Elkargoari igorri zitzaion; eta hilaren 22an osasun-langileei, Lehen Mailako Arretako nahiz Espezializatuko langileei.

Herritarrek informazioa osasun-zentro guztietan kontsultatu ahal izango dute, eta bertan kartelak gaztelaniaz nahiz euskaraz jarri dira. Halaber, "Salud Navarra" blog-aren bidez, etengabeko elkarrizketa zabaldu da sare sozialetan; eta telefono bat jarriko da herritarrek izan ditzaketen zalantzetarako eta datorren astelehenetik, uztailak 2tik uztailaren 13ra martxan izango da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:00etara: 948 013582.

Lurraldeen arteko kontseilua

Osasuneko kontseilari Marta Verak atzo Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan adierazi zuenez, Foru Komunitateko txosten juridikoek ikusi ez dutenez Nafarroako eskumenak hartzen dituela, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legegilea, nahitaez aplikagarria izango da Auzitegi Konstituzionalak haren konstituzionaltasunaren gainean epaia ematen duen arte.

Alde horretatik, adierazi zuen Nafarroako Gobernuak lehen eta gero ere "defizita murrizteko bideratutako neurri errealistei bere laguntza arduraz" emango diela

Bestalde, eta Ministerioak finantzatzen uzteko proposatu duen sendagaien zerrendari dagokionez, Vera kontseilariak baikor baloratu zuen Foru Komunitatearen proposamena onartzea, hau da, ohar sintomatologikoak dituzten sendagaiak finantzatzen jarraitzea edo patologia larrietan erabiltzen diren sindrome arinetarako; adibidez, libragarriak finantzatzen jarraituko da mugitu gabe, terminalak diren edo opiazeoekin egindako tratamenduak dituzten pazienteetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Gaztelaniazko informazio-kartela
Euskarazko informazio-kartela
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa