Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Doneztebe, Sunbilla, Igantzi eta Lesakako lursailen jabeek 15 egun baliodun dituzte alegazioak aurkezteko
Bidasoako bide berdea.
Nafarroako Gobernuak, Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui kontseilariak emandako foru-agindu baten bidez, behin-behinekoz onartu du "Endarlatsa-Doneztebeko zatian Bidasoaren lehengo trenbidea egokitzeko proiektua bide berde gisa erabiltzeko. 1. fasea", eta hark kaltetutako ondasun eta eskubideen desjabetze-izapideari ekin dio. Bertizko Turismo Partzuergoa da proiektuaren sustatzaile eta desjabetzeen onuradun.
Behin-behineko onarpen horren ondoren, 15 egun balioduneko informazio-aldi bat dago proiektuari alegazioak aurkezteko, eta haren dokumentazioa kontsulta daiteke: Sustapen Departamentuko Azterketa eta Proiektuen Zerbitzuko bulegoetan (San Ignacio etorbidea, 3. Iruñea) edo bide berdearen zatiko alde horretan kaltetutako lursailak dituzten udaletxekoetan (Doneztebe, Sunbilla, Igantzi eta Lesaka), 27 bat kilometrotan zabaltzen dena.
Egun horiek igarota, kaltetutakoen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko da eta akordio-proposamena aurkeztuko da. Izapidea osatuta dagoenean, Bertizko Turismo Partzuergoak 2013ko udarako amaituta izango dela aurreikusten den obra lizitatu ahal izango du.
Proiektu sektorialak, haren proiektu eraikitzaileari dagokionez, honako jarduera hauek jasotzen ditu: zuloak edo hondoratzeak dauden zatiak saneatzea, tunelak egokitzea, zeharkako drainatzeak isurketako ura jasotzeko, bide eta bidegurutzeak seinaleztatzea, bide berri bat egitea jarraipena galdu den zatietan eta, garrantzi handieneko obra gisa, behealdeko pasabide bat eraikitzea N-121-A errepidearen azpitik Lesakatik pasatzean.
Gogora ekarri behar da Foru Gobernuak jada aurtengo uztailaren 4an onartu zuela proiektua PSIS aitortzea; izapide horri esker, zati hori egokitu zitekeen turismo, kirol eta aisialdiko bide moduan segurtasunez erabiltzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen