(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakarik erreforma fiskaleko proposamen bat iragarri du zergak igo gabe diru-bilketa handiagoa ekarriko duena eta enpresa-irabazien berrinbertsioa sustatuko duena osteguna, 2012.eko urriak 18


Komunitatearen Egoeraren Eztabaidaren irekierako bere agerraldian, etxebizitzak birgaitzeko zuzeneko laguntzak eta laguntza fiskal berriak aurreratu ditu


Barcina Lehendakaria gaur goizeko agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Komunitatearen Egoeraren Eztabaidan neurri fiskal sorta bat proposatu du gaur jarduera ekonomikoa suspertzeko. Erreforma fiskal horrekin enpresa nafarrei laguntza eman nahi zaie eta enplegu sortzeko gai diren enpresa berrien sorrera sustatu.

Neurri fiskalak, bai eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-plan bat berri bat ere, Nafarroako Gobernua krisiari aurre egiteko planifikatzen ari den jarduera ekonomiko nagusiak dira. Lehendakariak agerraldian azpimarratu duenez, krisitik aterako da administrazio publiko guztien herstura ekonomia suspertzeko neurri fiskalekin nahasten dugunean, hala gizarte-zerbitzuak, osasuna eta hezkuntza bermatu ahal izateko.

Pizgarri fiskalak

Proposatutako erreforma fiskala Nafarroak autonomia duen zergen inguruan igoerarik ez izateko premisatik abiatzen da; aldiz, bai jarduera ekonomikoa sustatzen uzten duten duten tresna fiskalak garatzea, era horretan Foru Ogasunaren diru-bilketari eustea lortuz. Hala, proposatutako neurriek berrinbertsiorako pizgarriak, enpresa berrien sorrera eta enplegu-sorrera nahasten dituzte zergen gerorapena dakartzaten beste neurri batzuekin, hau da, urteko mugak zenbait kenkarietarako, hala, Foru Ogasuneko baliabideak ken ez daitezen.


Barcina Lehendakaria Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran hitz egiten. ( irudia handitu )

Erreforma fiskalak diru-bilketa handiagoa aurreikusten du, bereziki sozietate-zergen bidez, honako planteamendu hauetan oinarrituta:

- sozietate-zergaren proposamen berriak indarrean dauden kenkariak bi kasuistikara bideratuko dituen erregulazio bat ezarriko du: enpresa-irabaziak enplegua sortzeko berrinbertsioan eta I+G+i-an erabiltzen direnean. Horri esker, gehieneko tasak igo gabe, zerga horren azken diru-bilketa igoko da eta, aldi berean, egiten jarraituko diren kenkariak zuzenean ekonomia eta enpleguaren sorrerara zuzenean joatea.

- sozietate-zergaren erregulazio berriaren aplikazioagatik eta iragan asteazkenen aurkeztutako Nafarroako I- Ekintzailetza Planagatik aurreikusitako ekonomia eta enplegu gehiagoren sorrerak zerga bidezko diru-bilketa handiagoa ekarriko du.

- iruzurraren aurkako Borroka Planak jarraitzea eta hobetzea; 2012an, esaterako, orain arte 86 milioi euro bildu da plan horri esker.

- lurpeko ekonomiaren aurkako Plan bat abian jartzea; hari esker, orain era irregularrean betetzen diren zerbitzu eta lanei dagozkien tasak aplikatu ahal izango dira.

Erreforma fiskalak tasa berri bat sortzea hartu du barnean; "energia elektrikoaren ekoizpen-balioari buruzko zerga" izena eramango du, eta Foru Komunitatean dauden sorrerako instalazio guztietan aplikatzekoa izango da.

PFEZri buruz planteatutako aldaketei dagokienez, langile eta haien familiei aplikatzeko zerga, Yolanda Barcinak aurkeztutako erreforma fiskalak etxebizitza bakoitzeko kenkariak azpimarratu ditu. Hala, Gobernu Zentralak agindutako kenkari horiek kentzearen aurrean, Nafarroan kenkariei eutsiko zaie ohiko etxebizitza erosteagatik, baina modulatuz errenta-zatien arabera (urtean 95 milioi euro aurreztuko dela kalkulatzen da). Aitzitik, foru-erreformak ohiko etxebizitzarako alokairuagatik aplikagarria den kenkaria % 33an igoko du (urtean 900 eurotik 1.200 eurora), erosketaren aurreko neurri sustatzaile moduan.

Etxebizitza erosteagatik eta alokatzeagatik dauden neurri horiek, ohiko etxebizitzen birgaitzea bultzatzea bilatzen duen hirugarren pakete bati gehituko zaizkio, horretarako egungo zuzeneko laguntzak bikoiztuz (etxebizitzako gehieneko diru-laguntza 4.000 eurtik 10.000ra pasako da) eta kontzeptu horrengatik kenkari berri bat gaineratuz PFEZn. Neurri horrek, gainera, balioko dute, alde batetik, eraikuntza-sektorea suspertzeko, eta bestetik, Nafarroan "50 urte baino gehiagoko eraikinen ikuskaritza tekniko" berria ezartzeko: ikuskaritza-jarduera berri horretatik sortutako jarduerak, lehentasunezko birgaitzea deklaratutako eremuetan dauden jabetzekin batera, lehentasunezkoak izango dira finantzaketa publikoa izateko orduan.

Lehendakariaren diskurtsoaren beste gai batzuk

Barcina Lehendakariaren agerraldia, gainera, ondoren laburbiltzen diren honako alderdi hauei buruz izan da:

- Aurrekontu Orokorrak eta zor publikoa: Nafarroako Gobernuak Aurrekontuen Foru Legearen proiektua aurkeztuko du 2013rako bere BGDa % 1,2k jaitsiko dela dioen aurreikuspenari egokituta eta zor publikoak oztopatuta, 2014ean 3.906 milioi eurokoa izango dena, Nafarroako aurrekontuen gastu-gailurraren beraren gainetik oso. Barcina Lehendakariak eragile sozialekin eta talde parlamentarioekin adostasunerako deialdia egin du Nafarroak 2013rako aurrekontu errealista izan dezan, zorpetze handiagoa ez dakarrena.

- Oinarrizko zerbitzuak bermatuta:

Barcinak aurreratu duenez, Gobernuak hil honen amaieran Parlamentura eramango duen Aurrekontuen proposamenak hezkuntza, osasun eta gizarte-politiken arloko funtsezko zerbitzu guztiak ematea bermatzen du, baita Estatuko doikuntzengatik kaltetu diren haiek ere (mendekotasuna, egoera irregularrean dauden pertsonen osasun-arreta…), xede horretarako Hobekuntzan jasotako autogobernua erabiliz.


- Foru Komunitatearen etorkizunerako izaera estrategikoa duten proiektuak sustatzea: Lehendakariak prestazio handiko Nafarroako treneko korridorearekin duen konpromisoa jakitera eman du; Nafarroako Ubidearen jarraipena eta ureztatzeen zabalkundea; Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua; Iruñeko LHko Campus berriaren sorrera eta Sarrigurengo Salestarren zentro berria; eta Nafarroako Unibertsitateko ikerketako hiru zentro berri abian jartzea.

- Nafarroako teknologia-zentroen berrantolaketa eta sustapena. Barcinak aurreratu du Gobernua Foru Komunitateko hamahiru teknologia-zentrorekin lanean ari dela I+G+iko plataforma hori berriz diseinatzeko, baliabide publiko eta pribatu guztiak (995 enplegu) lau lan-eremutan bil daitezen (energia, osasuna, nekazaritzako elikadura eta industria), egituran aurreztuko duten zentro sendoekin, espezializatuagoak daudenak eta ekonomiari ekarpena handiagoa egiten diotenak eta, aldi berean, ekarpen publikoen mendekotasuna murriztuko dutenak.

- Administrazio Publikoaren eta haren sozietate nahiz fundazio publikoen murrizketa. Oinarrizko zerbitzuetan eta proiektu estrategikoetan egindako inbertsioei eta gastuari eutsiko zaie Nafarroako administrazio publikoen egiturazko gastua murriztearen kontura (tokiko maparen erreforma barne), CPENen bildutako 38 sozietate publikoen pisuaren % 20 eta % 30 arteko murrizketa eta dauden fundazio publikoen arrazionalizazioa.

- Nafarroako Gobernuaren babes politikoa: Nafarroako Lehendakariak Foru Parlamenturako hauteskundeen aurrerapenari ezezkoa biribila eman dio , aurreikusitako emaitzek lehian izango zen alderdi bati ez liokeelako gehiengo absoluturik emango eta parlamentuan egun dauden alderdi politikoei zalantza berarekin utziko zielao, hau da, UPNren kolore bakarreko gobernuari laguntza ematea edo ezkerreko eta euskal nazionalisten alderdiek osatutako gobernu bat blokean sustatzea.

- Jarraipen-bermea oinarrizko errenta eta mendekotasunerako. Lehendakariak bermatu du gizarte-politiken barnean, Gobernua prestatzen ari den Aurrekontuen proiektuak oinarrizko errentaren jarraipena bermatzen duela, Espainia guztiko altuenetakoa dena, eta mendekotasunaren laguntzak, batez beste, % 8 jaitsiko direla, Estatuak politika horiei egindako ekarpenean gauzatutako doikuntzaren % 40aren aurrean.

- Osasun-arloan, Lehendakariak adierazi du egungo laguntza-zerbitzu guztiak bermatzen jarraituko dela, hobekuntzako politikarekin jarraituz honako alor hauetan: kolon eta ondesteko minbizia garaiz hautemateko alorrean, drogomenpekotasuneko plan berrian, etengabeko eta premiazko arretaren berrantolaketan, bai eta laguntza espezializatuko ordutegien zabalkundean ere. Adierazi du, halaber, urtearen amaieran errezeta elektronikoa ezarriko dela, eta Nafarroa dela alor horretan Espainiako eskualde aitzindaria.

- Hezkuntzan, Barcinak adierazi du ahalegin berezia egin behar dela aniztasunarekiko arretari eusten eta eboluzionatzen, ingelesez egindako ikasketak inplementatzen jarraitzea hezkuntzako zati guztietan, lanbide heziketaren aldeko apustu estrategikoa eginez eta hezkuntza-bikaintasunaren printzipioan oinarritutako hezkuntza-erreforma baten alde aurrera egitea eskainiz.

- ETAren amaierari dagokionez, Lehendakariak gogora ekartzen hasi da talde terrorista ez dela desegin eta ez duela sortutako minagatik barkamenik eskatu; gogora ekarri du ere, beren hilketen biktimak izan diren Nafarroako 13 familiei ere ez diela laguntzarik eskaini eta oraindik ez dutela justiziarik jaso; halaber, terroristak goratzeko ekintzetan Bilduko alkate eta kideen aldetik jasotako laguntza salatu du. Amaitu du azpimarratuz Nafarroako Gobernuak konpromisoa duela "galdutako askatasun-guneak errekuperatzeko eta ETAren biktimen memoria eta duintasuna berrezartzeko".

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa