(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak adierazi du talentua “funtsezkoa” dela gizartea hobetzeko osteguna, 2013.eko maiatzak 30


Yolanda Barcinak Iruñan 300 pertsonatik gora batzen dituen "Ágora Talentia" Talentuaren III. Nazioarteko Foroa inauguratu du ostegun honetan


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak ostegun honetan adierazi du talentua "funtsezkoa" dela gizartea hobetzeko eta Nafarroako Gobernuak alor horretan egindako apustua errepikatu du; izan ere, esan duenez, "uste osoa dugu pertsonen garapena, haien ideiak eta proiektuak funtsezkoak direla aurrera egiteko eta gure gizartea hobetu dadin lortzeko".

Nolanahi ere, Lehendakariak onartu duenez, "aurrerabidea ez dago eragile sozial bakar baten esku soilik". "Hura lortzeko administrazioek, enpresek, hezitzaileek eta herritarrek elkarrekin lan egin behar dugu, ahaleginak batuz lortuko dugu gizartea hobea izan dadin", azpimarratu du.

 Yolanda Barcinak "Ágora Talentia" Talentuaren III. Nazioarteko Foroaren inaugurazio-ekitaldian esku hartu du. Ekitaldia ostegun eta ostiral honetan ospatuko da Iruñeko Baluarte Jauregian, eta bertan 300 lagun baino gehiago bilduko da.

Foroan talentua "giltzarri" modura hausnartuko da, egungo krisi ekonomikotik ateratzeko giltzarri modura. "Benetan espero dut hemen zehazten diren ideiak benetako proiektu bihur daitezen eta proiektu horiek Nafarroaren garapenaren motorra izan daitezen", opa nahi izan du Lehendakariak.

Estatuko eta nazioarteko adituen hitzaldiak barnean hartzen dituen programa hiru zatitan egituratzen da. Lehenengoa talentu orokorren garapenari buruz ariko da nazioarteko arloan elkarreragiteko.

Bigarren zatia talentu sozialean eta sarean oinarrituta dago, teknologia berriak eta haien konektatzeko aukerak sorkuntza aldetik baliatuz; eta hirugarrena, metodologia eta joera berrietan enplegura bideratutako talentua garatzeko. Beste alderdi batzuen artean, ekintzailetza hobetzeko hezkuntza sistematik sustatu behar diren ekimenei buruz eztabaidatuko da

Foroa Moderna Fundazioak eta Brain Flow programa europarrak antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin beste entitate batzuen artean, eta haren inaugurazioan, Barcina Lehendakariarekin batera, Iruñeko alkate Enrique Mayak eta Moderna Fundazioako zuzendari nagusi Cernin Martínezek parte hartu dute.

Agerraldi guztiak bideoaz grabatuko dira eta, kongresua amaitzen denean, herritarren eskura jarriko dira Moderna Fundazioaren webgunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa