Ikusi egun honetako albiste gehiago
Astelehenetik aurrera, hilabetez, Iruñeko ingurabidea (PA-30) itxita egongo da, Orikain eta Arreko biribilguneen artean
ostirala, 2013.eko urriak 25
Itxiera Ezkaba mendiaren iparraldeko hegala egonkortzeko beharrak eragin du; ondorioz, trafikoa NA-2517 Arre-Orikain errepidetik desbideratuko da, Atarrabiako zeharbidetik eta Ezkabako tuneletik.
Ezkaba mendiaren iparraldeko hegaleko harri-lubeta, Arren.
(
irudia handitu
)
Sustapen Departamentuak jakinarazi du, Arreko Ezkaba mendiaren iparraldeko hegalaren irristatzea egonkortzeko obrak direla-eta, astelehenean Iruñeko ingurabidea (PA-30) guztiz itxiko dutela 12+820 KParen (Orikaingo biribilgulea) eta 11+330 PKaren artean (Arreko biribilgunea). Hilabete inguruz egongo da itxita bidea, eta trafikoa NA-2517 Arre-Orikain errepidetik desbideratuko da, Atarrabiako zehabidetik eta Ezkabako tuneletik (
ikusi plano erantsia). Eman zaie horren berri dagoeneko Arreko eta Atarrabiako udalei.
Lanak irailean hasi ziren, eta honako hau da egiten ari diren lanen prozedura: amaitu dute jada glorietaren ondoko altuera txikiagoko harri-lubetaren errefortzua, 5 metro ingurukoa, eta orain altuera handiagokoarena egiten ari dira (glorietaren inguruan dagoena), 8 metrokoa, gutxi gorabehera. Biek horma bera osatzen dute. Bideko eta lanean ari diren langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa da aipatutako gunean errepidea guztiz ixtea konponketa-lanak egiten dituzten bitartean.
Harri-lubeta konpontzeko fasearen ondoren, hau da, bidea itxita egongo den hilabetearen ondoren, drainatzeko, inguruan landaredia birjartzeko eta errepide-zorua konpontzeko lanak burutuko dira. Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A. enpresari eskeitutako obrak egiteko zailtasunaren ondorioz,
hasiera batean aurreikusitako obra guztien amaiera-data hilabete atzeratu da, hortaz, aurreikusi da urtearen amaieran amaituko direla.
Jarduerak Arreko harri-lubetan
Gogorarazi behar da, Arreko harri-lubeta altxatzeko obrak egin eta 21 urteren ondoren, aurtengo lehen hiruhilekoan izan diren eurite handiek harri-lubeta desitxuratu egin dutela eta, hori dela-eta, blokeak euren lekuetatik atera dira eta gune horretan trafikoarentzako arriskua sortu da.
Zehazki, goiko blokeak lekuz aldatu ziren, eta horrek harri-lubeta hainbat metrotan desitxuratu zuen. Gainera, lubetaren zati handi batean ageriko mugimenduak nabaritu ziren eta harriak galtzadara erori ziren 180 metroko luzeran eta 70 metro inguruko zabaleran.
Egoera hala ikusirik, Nafarroako Gobernuak Iruñeko norabideko erreia itxi zuen Frantziako norabidekoa mantenduz, eta hegalaren egonkortasuna zehazteko eta horma egonkortzeko hartu beharreko neurriak jasotzen zituen proiektu bat egiteko eskatu zuen.
Prentsa oharra:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen