(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

515 langabe gehiago izan dira urrian eta orain 50.922 pertsona daude lanik gabe asteartea, 2013.eko azaroak 5


% 1,02 igo da aurreko hilabetearekin alderatuz, eta 2012ko urriarekin konparatuta, 71 langabe gutxiago dago


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzietan 50.922 langabe erregistratu dira urriaren amaieran, hau da, aurreko hilabetean baino 515 pertsona gehiago (% 1,02); orduan 50.407 ziren lanik gabe zeudenak. 2012ko urriarekin alderatuz, 71 langabe gutxiago dago, hau da, -% 0,14, balio erlatiboetan.

Kontratazioari dagokionez, Nafarroan lantokia duten 26.052 kontratu erregistratu dira NEZen, hots, irailaren aldean 1.459 kontratu gutxiago.

NEZen zuzendari-gerente Mª Isabel García Malok adierazi du langabeziak zazpi hilabetez jarraian behera egin ondoren, hilabete honetan izandako igoera Tuterako eskualdean gertatu dela bereziki, nekazaritzan eta elikaduraren industrian. Bestalde, izandako langabeziaren urte arteko aldaketaren jaitsiera nabarmendu du eta urri honetan azken 6 urteotako igoera txikiena gertatu dela, tradizioz langabeziak gora egiten duen aldia den arren. García Malok "baloratu du estreinakoz erregistratutako langabezia-datuak aurreko urtekoak baino hobeak direla eta maila altuari eutsi zaiola kontratazioan, izan diren 26.051 kontratuekin".

Enplegu-agentziei dagokienez, langabezia jaitsi da Altsasu (-% 1,85), Iruña-Yamaguchi (-% 1,59), Lodosa (-% 0,81) eta Iruña-Arrotxapeako (-% 0,12) agentzietan. Iruña-II Ensantxe, Lizarra, Doneztebe, Tutera, Tafalla eta Agoizko bulegoetan, berriz, langabeen kopuruak gora egin du % 0,43, % 1,63, % 1,86, % 3,95, % 4,49 eta % 5,76, hurrenez hurren.

Sektore ekonomikoei dagokienez, hezkuntzan (172 langabe gutxiago) eta eraikinen eraikuntzan (76) langabeziak behera egin duela aipatu behar da.

Sexuari dagokionez, langabezia handiagoa izan da gizonezkoen artean (% 1,86, eta orain 24.526 gizonezko daude lanik gabe) emakumezkoen artean baino. Hala, emakumeen langabeziak % 0,25 egin du gora, eta orain 26.396 emakumezko daude lanik gabe.

Adin-taldeei dagokienez, langabezia 25 urtetik gorakoen artean igo da gehien, eta orain 45.797 lagun (% 1,11) daude lanik gabe aurreko hilabetearekin alderatuz. 25 urtetik beherakoen langabeziak ere gora egin du, baina neurri txikiagoan (% 0,25), eta orain 5.125 lagun daude lanik gabe.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 26.051 kontratu erregistratu dira 2013ko urrian, hots, 1.459 kontratu gutxiago aurreko hilabetearekin alderatuz. Erregistratutako 26.051 kontratuetatik, 1.293 mugagabeak izan ziren, hau da, erregistratutako kontratu guztien % 4,96.

Sexuari dagokionez, 14.084 emakumezkok (aurreko hilean baino 973 gutxiago) eta 11.967 gizonezkok (irailean baino 486 gutxiago) kontratu bat sinatu zuten. Adinari dagokionez, kontratua honako era honetan banatu da: 3.924 kontratu 25 urtetik beherakoen artean (aurreko hilean baino 75 gutxiago), 16.219 kontratu 25 eta 44 urte arteko langileen artean (irailean baino 1.323 gutxiago) eta 5.908 45 urtetik gorakoen artean (hau da, 61 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreei dagokienez, kontratazioak gora egin du nekazaritzan 894 kontraturekin (irailean baino 57 gehiago), industrian, 2.589 kontraturekin (aurreko hilean baino 278 gehiago) eta eraikuntzan 872 kontratu berrirekin (irailean baino 9 gehiago). Zerbitzuen sektorean, berriz, 21.696 kontratu sinatu dira, aurreko hilean baino 1.803 gutxiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2013ko urrian izandako langabeziaren txostena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa