(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Parisko atentatu terrorista gaitzetsi du eta biktimei nahiz Frantziako gizarte guztiari bere elkartasuna adierazi die osteguna, 2015.eko urtarrilak 8


Barcina Lehendakaria enbaxadore frantsesarekin harremanetan jarri da gutun bidez mezu hori helarazteko


Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia, Gobernuaren egoitza.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gutun bat igorri dio enbaxadore frantses Jérôme Bonnafont-i. Gutun horren bidez, Nafarroako Gobernuak atzo, asteazkena, Charlie Hebdo astekariaren aurka egindako atentatu terrorista gaitzesten duen mezua helarazi dio. Atentatu horren ondorioz, 12 pertsona hil dira, gutxienez

Erabateko gaitzespenarekin batera, Lehendakariak, Nafarroako gizartearen izenean, elkartasuna adierazi die biktimei eta haien familiei, hedabide frantsesei eta, finean, Frantziako gizarte guztiari, "indar eta adore handia erakutsi duena Parisko sarraskiaren gaitzespenean eta demokraziaren nahiz legearen aldeko apustuan, halako krimen ankerrak berriz gerta ez daitezen".

Foru Gobernuak adierazi duenez, "gaur inoiz baino gehiago beharrezkoa da demokraziaren eta askatasun zibilen balioa aldarrikatzea, adierazpen-askatasuna esaterako, herrialde askeak garatu eta aurrera egin dezaten, Frantziak adibidez, terroristen mehatxuen aurrean ezin direnak kikildu eta XXI. mendean lekurik ez duten gorroto-mezu eta totalitarismoen emaitza baino ez direnak".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa