(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerga-bilketa likidoa % 3,45 igo da 2014an, 3.007 milioi euroraino

asteazkena, 2015.eko urtarrilak 14


Zerga nagusietan igoerak izan dira: BEZaren diru-bilketa % 19,23 eta PFEZrena % 2,3


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 3.007.565.696 euroko zerga-bilketa likidoa izan du 2014an. Zifra hori diru-sarreren itzulketak kenduz kalkulatzen da, eta 2013an bildutakoaren aldean, % 3,45 igo da, hau da, 100 milioi euro gehiago.

Hala jakin du Foru Gobernuak gaur goizean egindako bilkuran. Lehendakariorde Lourdes Goicoecheak bilkuraren ondoren emandako prentsaurrekoan aipatu duenez, zerga-bilketaren igoera horrek, kalitatezko zerbitzu batzuei eusten lagundu du, eta ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko laguntza-neurriak abian jartzen utzi du.

 

bulegoa

2014ko zerga-bilketa % 3,45 igo da 2013arekin alderatuz.

Nafarroako Zerga Ogasunak 3.007.565.696 euroko zerga-bilketa likidoa izan du 2014an. Zifra hori diru-sarreren itzulketak kenduz kalkulatzen da, eta 2013an bildutakoaren aldean, % 3,45 igo da, hau da, 100 milioi euro gehiago.

Hala jakin du Foru Gobernuak gaur goizean egindako bilkuran. Lehendakariorde Lourdes Goicoecheak bilkuraren ondoren emandako prentsaurrekoan aipatu duenez, zerga-bilketaren igoera horrek, kalitatezko zerbitzu batzuei eusten lagundu du, eta ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko laguntza-neurriak abian jartzen utzi du.

Zerga zuzenetan, PFEZaren bidezko 24,2 milioi euro gehiago bildu da(% 2,3) eta sozietate- zergaren bidezkoa, 11 milioi euro (% 5,74). Nolanahi ere, gainerako zeharkako zergen diru-bilketak jaitsi egin dira. Metaketan duten garrantziagatik, aipagarria da ondarearen gaineko zergaren diru-bilketan izandako jaitsiera (3,3 milioi gutxiago, % 6,5), eta baita oinordekotza eta dohaintzen zergarena ere

Zeharkako zergen kapituluan, BEZarekin diru-bilketa guztiaren herena baino gehiago jaso da: 1.096 milioi euro. Zerga horrekin, 176,8 milioi euro gehiago bildu da, 2013an baino % 19,23 gehiago.

Zerga bereziekin 44, 5 milioi euro gutxiago bildu da (% 9,69 gutxiago), eta 415 milioi euroraino heldu da. Metatuan duen garrantziagatik, hidrokarburoei buruzko zerga berezia nabarmendu behar da (diru-bilketa % 3,74 jaitsi da, eta 231,3 milioi euroraino heldu da); Tabakoarenean, % 7,04 igo da (139,7 milioi); alkoholarenak % 1 egin du behera (48,9 milioi); eta elektrizitatearena, % 10,53 jaitsi da (23,5 milioi bildu da).

Metatutako kopuru horri, beste zeharkako zerga batzuk gehitu behar zaizkie, esaterako: ondareen eskualdatzeak (31,6 milioiko diru-bilketa, 2013an baino % 11,19 gehiago) eta dokumentatutako egintza juridikoenak (10,03 milioi, % 14,22 gutxiago); eta hirugarren kapituluko diru-sarrerak, tasei dagozkienak (10,7 milioi, % 1,98 gehiago), eta errekargu nahiz isunak (20,4 milioi, % 0,88 gehiago).

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasunak 3.007.565.696 euroko diru-bilketa likidoa izan du 2014an, hau da, 100.435.697 euro gehiago (% 3,45 gehiago) 2013ko ekitaldian bildutakoaren aldean (2.907.129.998 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2014ko Zerga Bilketa Likidoa.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa