(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,2 milioi euro erabiliko du I+G+Bri laguntzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko asteazkena, 2015.eko urtarrilak 14


Kopuru horren helburua, ETEen lehiakortasuna eta bertako baliabide energetikoen erabilera areagotzea da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2015ean 4.200.000 euro erabiliko du, guztira, alde batetik, I+G+Bri laguntza emateko –ETEei batez ere–, eta bestetik, energia berriztagarriak sustatzeko. Horretarako, lau deialdi argitaratuko dira laster, Foru Gobernuak gaurko bilkuran jakin duenez.

analisia

Bi laguntza-deialdi ikerketa eta berrikuntzarako dira.

Nafarroako Gobernuak 2015ean 4.200.000 euro erabiliko du, guztira, alde batetik, I+G+Bri laguntza emateko –ETEei batez ere–, eta bestetik, energia berriztagarriak sustatzeko. Horretarako, lau deialdi argitaratuko dira laster, Foru Gobernuak gaurko bilkuran jakin duenez.

I+G+Bko bi deialdiek 1,2 milioi euroko aurrekontua dute, eta enpresa txikietako berrikuntza dinamizatzeko dira batez ere, haiek behar baitute laguntza gehien. Alde horretatik, gogoratu behar da, 2014aren amaieran deialdi bat egin zela I+G proiektuak abian jartzeko (7,8 milioi euro erabili zen). 2015eko bi deialdiak bonu teknologiko eta laguntzetan gauzatzen dira Estatuko nahiz nazioarteko deialdietan proiektuak aurkezte aldera.

Bono teknologikoetan 600.000 euro erabiliko da, beren I+Gren zati bat teknologia-zentro, unibertsitate edo Nafarroan kokatutako beste ikerketa-erakunde batzuei azpikontratatuko dien ETEei laguntzeko. Hala, enpresei ez ezik, foruko teknologia-sare guztiari ere mesede egingo die. Bono horiekin, azpikontratatutako proiektuen kostuen % 60 estaliko da, 20.000 euroko gehieneko laguntzarekin, hau da, % 33 igo da 2014ko deialdiarekin alderatuz. 2014. urte horretako bonuen gehieneko zenbatekoa 15.000 euro zen.

Mota horretako beste deialdia, Estatuko nahiz nazioarteko deialdietan proiektuak aurkezteko emandako laguntzak dira. Finantzaketa-arazoa konpontzeko sortu da zuzenean; haren helburua da, ETEek beren proiektuak aurkez ahal ditzaten Horizonte Europeo 20/20 programako laguntza-deialdietan, eta baita Estatuko eta nazioarteko gainerako erakundeetako deialdietan ere. Zenbaitetan, baliabide horiek eskuratzea zaila da, prozesu konplexuak baitira. Hori dela-eta, 600.000 eurokoa ere den diru-laguntza honekin, aholkularitzako kanpo-enpresak kontratatzeko kostuaren % 100 finantzatuko dute (24.000 euro, gehienez ere), enpresa-eskatzailearen tamainaren eta hark proiektuan duen zereginaren arabera.

Deialdi horien % 50 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du, berriki onetsitako Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen bidez.

Energia berriztagarrien sustapena

Beste bi deialdiak energia berriztagarriak sustatzeko dira, eta, horretarako, 3 milioi euro erabiliko da.

Alde batetik, 2 milioi euro erabiliko da autokontsumorako mikrosare eta instalazioen sorrera sustatzeko. Energia berriztagarrien integrazioa erraztuko dute, eta kontsumoko puntuetan bertan izatean, elektrizitatea sortzeak dakarren ingurumen-eragina murriztuko dute, eta baita energiaren garraio nahiz banaketari dagozkien galerak ere. 2 milioi horietatik, 1,3 milioi mikrosareei bultzada emateko erabiliko da, eta beste 700.000 euro, eguzki-instalazio fotovoltaiko eta eolikoetan egindako inbertsioetarako (banaketa-sareari isurpenik egin gabe).

Gainera, milioi bat euro erabiliko da toki-erakundeetarako, Erakunde horiek inbertsioak egingo dituzte biomasa erregai modura erabiltzen duten instalazio termikoetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa