(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Atzerriko ikasleen kopurua % 15 jaitsi zen iragan ikasturtean Nafarroan


astelehena, 2015.eko urtarrilak 19


Astelehen honetan Foru Parlamentuan emandako 2013-2014 Hezkuntza Sistemaren Txostenak ere, gizon eta emakumeen arteko prestakuntzan dagoen aldea azpimarratzen du


Atzerriko ikasleen kopurua % 15 jaitsi zen iragan ikasturtean Foru Komunitatean, 2013-2014 ikasturteari dagokion Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostenak jasotzen duenez. Txosten hori Nafarroako Eskola Kontseiluak egin du eta astelehen honetan entregatu dio kontseiluko lehendakari Pedro Gonzálezek Foru Parlamentuari. Duela urtebete 9.453 ziren, eta orain, berriz, 8.098.

Txosteneko beste datu adierazgarri bat da, 25-34 urte arteko gizon nahiz emakumeen prestakuntza-mailan zer alde "handia" dagoen. Zehazki, adin-tarte horretako emakumeen % 55ak goi-mailako ikasketak ditu; gizonetan, berriz, % 44k soilik. Gizonen % 33,3k nahitaezko ikasketak diru bakarrik; emakumeen kasuan, % 26,7k.

Alde hori ere ikus daiteke hautaprobetako emaitzetan. Agiritik ondorioztatzen denez, emakume eta gizonen artean 13 puntuko aldea dago. Zehazki, emakumeen % 78k gainditu zuen azterketa, eta gizonezkoen kasuan, % 65ek. Gainditutakoen batez besteko portzentajea % 72,1 izan zen Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleen artean.

Aurrekontua eta matrikulazioa

Bestalde, txostenak iazko ikasturteko aurrekontu, matrikulazio eta ikasle/irakasle ratioari lotutako datuak jasotzen ditu.

Ekonomia-arloan, aipagarria da Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren % 13,8 erabili zuela unibertsitatez kanpoko hezkuntzarako. % 64 langileria-gastuetarako erabili zen, % 7 gastu arruntetarako eta % 27 transferentzietarako, itunpeko irakaskuntza finantzatzen dutenak bereziki. Gastu arruntak alde batera utzita, Gobernuak 333 milioi euro erabili zuen sare publikoa mantentzeko eta 122 milioi itunpeko sarerako.

Eskolaratzeari dagokionez, unibertsitatez kanpoko mailetan iazko ikasturtean 103.770 ikasle matrikulatu zirela jasotzen du, hau da, aurreko ikasturtean baino % 1,22 gehiago. % 64,13k sare publikoan egin zuen eta % 35,87k pribatu/itunpekoan.

Hizkuntz ereduei dagokienez, % 60k G ereduan ikasi zuen (gaztelania) eta, haietatik, % 9k programa ele anitzetan; % 24,5ek D ereduan (euskaraz, gaztelaniaz ikasgaia izanik), eta haietatik % 3k PAI-D programan; % 15,5ek, berriz, A ereduan ( gaztelaniaz, euskara ikasgaia izanik), eta haietatik % 19k ingeleseko ikasgaiak zeuden programetan.

0-3 urte arteko etapan, txostenak dio 6.538 plaza eskaini zirela 102 ikastetxe publikotan, eta haietatik 5.260 okupatu zirela. Horrek esan nahi du % 37,5 bat libre geratu zirela, hots, aurreko ikasturtean baino % 12,5 gehiago; orduan, eskainitako plazen % 25 geratu ziren hutsik.

Azkenik, agiriak adierazten du 9.835 irakasle izan zirela iaz Nafarroako hezkuntza-sisteman. Haietatik, 7.010ek eskola sare publikoan eman zuten eta 2.825ek, itunpekoan. Ikasle/irakasle ratioa 10,7 ikaslekoa da irakasle bakoitzeko; Espainiako batez bestekoa, berriz, 12koa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa