(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak higiezin eta finken balioespen fiskala merkatuko prezioetara egokituko ditu asteartea, 2015.eko urtarrilak 20


Haietako zati handi batean jaitsiera bat izango da, eta oinordetzako nahiz ondare-eskualdatzeen gaineko zergei eragingo die


Ogasunak finken eta higiezinen balioespena merkatura egokituko ditu.

Nafarroako Zerga Ogasunak foru-dekretuko proiektu bat egin du Foru Komunitateko higiezin eta finken balioespenak egiten diren prozedura berrikusteko asmoz, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergen kudeaketari eta ondare-eskualdatzeen eta dokumentatutako egintza juridikoei dagokienez.

Araudiaren proiektuan azaltzen denez (urtarrilaren 20ko NAO, 12. zk.), higiezinen merkatuaren bilakaerak ondorengoa ekarri du: gaur egun indarrean dagoen estatistika-metodoaren arabera kalkulatutako higiezinen balioak merkatuko balioen gainetik izatea hainbat kasutan; beraz, beharrezkoa ikusi da haiek berrikustea, merkatuko egungo prezioei egokitzeko. Praktikan, horrek eragingo du, zerga horien xede diren higiezin nahiz finken zati garrantzitsu batean balioespen fiskalak jaistea: etxebizitzak, pisuak eta familia bakarreko etxeak, ibilgailuen aparkalekuak; trastelekuak; eta nekazaritza nahiz basozaintzaren ikuspegitik aprobetxa daitezkeen lurzoruak.

Ondasun horien balioespena egiten da, haien salerosteko prezioen bilketa batean oinarritutako estatistika-formulekin, orain eguneratzen dena, eta beste faktore batzuk ere sartzen dira: etxebizitzen kasuan, eraikuntzaren urtea eta azalera, altuera, zonaldea, egindako berrikuntzak, igogailua dagoen, atikoa den, besteak beste. Aparkalekuen eta trastelekuetan, metro koadro bakoitzeko balioa kalkulatzeko eragina duen faktore bakarra, kokapen-gunea da. Nekazaritza eta basogintzaren ikuspegitik aprobetxagarriak diren lurzoruetarako, balioa "sailkapena" eta "mota" kontuan hartuz kalkulatzen da, udalerri bakoitzaren arabera.

Testuak balio horien koefiziente zuzentzaileak sartzeko aukera ere jasotzen du, merkatuak duen bilakaeraren arabera, lege-mailako aldaketak beharrezkoak izan gabe eta balioespeneko beste prozedura oso batzuk egiteko beharrik izan gabe.

Araudiaren aldaketa honek pertsona askori eragin diezaiekeela ikusirik, Foru Dekretuaren proiektu hori jendaurrean jarriko da hilabetez, interesdun guztiek –herritarrek nahiz erakunde eta elkarteek– dagozkien ekarpenak egin ahal ditzaten Gobernu Irekiaren Atariaren bidez. Gainerako izapideak amaitzen direnean, aldaketa aurtengo lehen seihilekoan indarrean sartuko dela aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa