(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapenak elurra kentzeko 79 makina mugiaraziko ditu datozen orduetan iparraldean elurteak aurreikusten direla-eta asteartea, 2015.eko urtarrilak 20


Eguraldiak bihar arratsaldetik aurrera okerrera egingo duela iragarri dute; orduan zabal daitezke elur-prezipitazioak Foru Komunitateko gainerako lekuetara, Erriberara salbu


Elurra kentzeko makina

Elurra kentzeko makina, Belaguako mendateko errepidean (NA-137).

Sustapen Departamentuak elurra kentzeko makinak mugiaraziko ditu datozen orduotan, eta bihar , asteazkena, urtarrilak 21, goizeko lehen orduan 79 makina izango dira lanean; izan ere, 600 edo 700 metrotik gora elurra egingo duela diote eguraldi-iragarpenek.

Bihar arratsaldetik aurrera, eguraldiak txarrera egingo duela espero da, eta elur-prezipitazioak Foru Komunitateko gainerako lekuetara zabaltzea ekar dezake, Ebroko Erriberara salbu. 400 edo 500 metrotik gora egin dezake elurra, eta 4 cm-ko elur-geruza ere sor daiteke.

Arrazoi hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak gidariei gomendatzen die arreta berezia jar dezatela Foru Komunitateko errepideetatik zirkulatzean. Gainera, eskatu die, bidaiari ekin aurretik errepideak zer egoeratan dauden jakin dezatela. Horretarako, www.incidenciascarreteras.navarra.es web-orrian topa dezakete informazioa, edo bestela, 845 423 500 telefono-zenbakira dei eginez. Nafarroatik kanpo egin beharreko joan-etorrietarako, komeni da DGTko webgunea kontsultatzea (www.dgt.es), eta baita haren informazioko telefono-zenbakira deitzea ere.

En estos momentos, las 15 horas, la Une hauetan, 15:00etan, elurrak Belaguako mendateari baino (NA-137) ez dio eragiten. El Ferialetik aurrera itxita dago (55. kp) galtzadan elurra dagoela-eta.

Elurra kentzeko makinak

Sustapen Departamentuak gaur, asteartea, 39 makina mugiaraziko ditu, eta kopuru hori areagotuko da bihar, asteazkena, goizeko 05:00etatik aurrera. Dispositibo hori eguraldiaren bilakaeraren arabera eguneratuko da, eta elurra kentzeko makina gehiago erabili ahalko dira beharrezkoa izango balitz.

Makina horiek honako leku hauetan ariko dira lanean: Nafarroako Autobidean (AP-15), Iparraldeko (A-1), Barrankako (A-10), Bideko (A-12), Leitzarango (A-15) eta Pirinioetako (A-21) autobietan; Iruñeak Behobiarekin bat egiten duen errepidean (N-121-A) eta Iruñeko ingurabidean (PA-30).

Ondorengo mendateetako errepideetan ere jardungo dute lanean: Artesiaga, Azpirotz, Belagua, Carrascal, Egozkue, Erro, Ibañeta, Lerga, Lizaraga, Loiti, Markalain, Meano, Mezkiritz, Otxondo, Urbasa eta Urkiaga; Pirinioetako haranetakoetan eta Basaburua, Ultzama eta Deierriko mendatekoetan ere ariko dira.

Nafarroako Gobernuaren gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazten die, trafikoko agintarien aginduak eta galtzadan izotza dagoela dioten seinaleak errespetatu behar dituztela. Gainera, gidariei eskatzen die, elurra kentzeko makinak ez ditzatela aurreratu, ibilgailua ez dezatela galtzadan geratu eta errepidetik kanpo bakarrik aparka dezatela. Gainera, oroitu du hobe dela egunez eta errepide nagusietatik edo bide azkarretatik bidaiatzea.

Halaber, garrantzitsua da pneumatikoak, balaztak, bateria, izotzaren kontrakoa, argiak, hozkarria eta berogailua berrikustea. Komeni da ere: erregai-tanga goraino beteta izatea eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea; berotzeko arropa eramatea; kateak edo neguko pneumatikoak eramatea; telefono mugikorra kargatzekoarekin; alkohola eta harraskatzeko gailuren bat haizetakotik izotza kentzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa