(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dira Sarrigurengo ikastetxe publiko berriko obrak osteguna, 2015.eko urtarrilak 29


Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru lerro oso hartu ahal izango ditu


Sarrigurengo ikastetxe publiko berria

Ikastetxe berria eraikiko den tokia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko berri bat eraikitzen hasi da Sarrigurenen, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru lerro oso hartu ahal izango ditu. 2015-2016 ikasturterako amaituta izango diren obren aurrekontua 2.008.603 euro da, BEZa barne.

Ikastetxe berria DD-3 eta DD-4 udal-partzeletan kokatuko da, eta haiek 15. poligonoko 215. eta 216. katastro-partzelekin nahiz 14. poligonoko 15. eta 559. katastro-partzelekin bat datoz. Partzela horiei hezkuntza-erabilera eman zaie.

Egikaritze-proiektuak hiru jarduera-eremu zehazten ditu: A, administrazioko gunea, haur-hezkuntzako espazioak eta gimnasioa hartzen dituena; B, lehen hezkuntzako espazioak hartzen dituena, eta C, jangelaren instalazioekin.

A jarduera-eremuan, honako hauek daude: Haur Hezkuntzako 9 ikasgela, psikomotrizitateko ikasgela, 5 komun ikasgeletatik zuzenean sartzeko aukerarekin, irakasleentzako komuna eta garbiketa-gela ; horrez gain, Haur eta Lehen Hezkuntzarako gune bateratu bat: gimnasioa, bi aldagela, gimnasioaren biltegia, irakasleen gela, zuzendaritzako bulegoa, idazkaritza, gurasoen elkarterako gela, atezaintza eta biltegia, bai eta logopeda, fisiologo eta orientatzaileentzako bulegoak ere.

B jarduera-eremuan, Lehen Hezkuntzako guneak 18 ikasgela izango ditu, hizkuntza-gela, bikoizketarako sei ikasgela, erabilera balio anitzerako gela, liburutegia, sei komun, irakasleentzako komuna, musika-gela, informatika-gela eta garbiketa-gela.

Azkenik, C jarduera-eremuak jangela, sukaldea, biltegia eta bi aldagela izango ditu. Eraiki nahi den ikastetxeko ikasleak eskolaratzeko esparruari erreparatuz, eta ikastexe publikoetako eskola-jangelak arautzeko araudian finkatutakoa betez, ikastetxe berriko jangelak ohiko jangelaren kalifikazioa izango du, eta haren sorrera nahiz antolaketa ez da Foru Komunitateko Adminsitrazioaren eskumena izango.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa