Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Jesús eta Raúl "Anoz Anaiak" jotariak, Mª Victoria Arraiza parlamentaria, José Antonio Arzoz apaiza, Matías Escribano eta Gabriel Imbuluzqueta kazetariak eta Javier López de Munáin liburu-saltzailea dira
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea eman die zazpi pertsonari, beren jarduera-arloetan "Foru Komunitatea proiektatzeko eta hari ospea emateko egindako lan aipagarriagatik". Zehazki, bi foru-dekretu onartuz, honako pertsona hauek saritu dira: Jesús eta Raúl "Anoz Anaiak" jotariak, Mª Victoria Arraiza parlamentaria, José Antonio Arzoz apaiza, Matías Escribano eta Gabriel Imbuluzqueta kazetariak eta Javier López de Munáin liburu-saltzailea
Zehazki, Nafarroako Gobernuak Jesús eta Raúl Anoz Laspeñas saritu ditu, "Anoz Anaiak" izenez ezagutzen direnak. Mende erdiz baino gehiago Nafarroako jotaren erreferentzia izan dira. Nafarroako Gobernuak gurutzea banatu die "beren folklorearen bitartez Nafarroa sustatzeko alorrean egindako lanagatik", eta gogora ekarri du "gure lurreko abesti tradizionalak pozez eta emozioz" zabaldu dituztela munduan barrena –Nafarroan, Europako herrialdeetan emigratzaileen aurrean, eta Amerikan–.
Parlamentari sozialista María Victoria Arraiza Zorzanori dagokionez, iragan urtarrilean hil zen, eta Gobernuak "haren konpromiso sozial, politiko, solidario eta kulturala" azpimarratu ditu. "María Victoria Arraiza gizatasunaren eredu izan da, eta gehien sufritzen eta behar gehien dutenen kausekin konpromiso pertsonal handikoa zen, gure lurraldean nahiz munduko beste toki batzuetan; eta Nafarroaren beraren ondare historiko eta kulturalaren harribitxi hori era berezian bultzatu du: Santiago bidea", adierazi du Nafarroako Gobernuak.
Bestalde, Foru Gobernuak José Antonio Arzoz Martínez apaizari ere eman dio gurutzea. Acedon sortua, 48 urtez "Alemaniako emigratzaile espainiarren alde egindako lan pastoral, kultural eta sozialagatik" jaso su saria. Herrialde horretan, emigratzaileen kapilaua izan da, eta gizarte, hezkuntzako ekimen eta ekimen pastoral "garrantzitsuak" sustatu ditu gaztelaniaz hitz egiten zuten emigratzaileak gizartera zitezen, "ahulenen giza eskubideak babestuz eta balio demokratikoak sustatuz", nabarmendu du Gobernuak sari emateko foru-dekretuan.
Saritutako beste kazetariari dagokionez, Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, Nafarroako Gobernuak aria eman dio "Nafarroako kultura tradizionalaren kazetari, ikertzaile eta dibulgatzaile modura egindako lan profesional apartagatik". "Herriko sustraiak herritar guztiek Nafarroaren funtsezko ondare moduan onar dezaten lagundu du", Nafarroako Kultur Kontseiluko kide honi Karlos III. Noblearen Gurutzea emateko foru-dekretuak jasotzen duenez.
Azkenik, Javier López de Munáin Renedori buruz, Iruñeko "El Parnasillo" liburu-dendaren sortzailea, Gobernuak liburu-saltzaile eta kulturaren bultzatzaile moduan egindako lan profesionala aitortu du. "Pertsona kulturaduna da, abegitsua eta zorrotza, eta berrogei urte baino gehiago egin du irakurketarako aholkularitza eta laguntzeko zeregin izugarrian, azken hamarraldietan Nafarroaren kultura garatuz", azpimarratu du Gobernuak, eta aipatutako liburu-denda hori "idatzizko kultur zabalkundearen funtsezko tokia" izan zela.
1997. urtetik
Gogora ekarri behar da, sari hau 1997an sortu zuela Foru Gobernuak Nafarroako gizartearen aurrerabidean edo Foru Komunitatearen kanpo-proiekzioan laguntza handia eman duten pertsonak eta erakundeak publikoki aitortzeko.
Sariak Karlos III.a Noblearen izena hartu zuen (Nafarroako errege guztien artean bakezalea izateagatik nabarmentzen dena), kultura eta artearen alde egindako ekimenengatik, eta Europako gainerako gorteekin bakea eta adiskidantzazko harremanak ezartzeagatik.
Esmalteztatutako gurutze bat da, eta bertan Nafarroako Artxibo Orokorrean kontserbatutako argizarizko errege zigiluan ageri den Karlos III. Noblearen irudi jesarria erreproduzitzen da, "karolus regis navarre" hitzek inguratzen dutelarik. Atzealdean, Nafarroako ezkutua agertzen da "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpidearen eta "Nafarroako Karlos III. Noblearen Gurutzea" hitzen gainean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen