(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneko Bihotz Arloko Elektrofisiologia gela berri bati esker, urtean 400 paziente baino gehiago tratatu ahalko dira astelehena, 2015.eko martxoak 2


Osasun kontseilariak gaur goizean bisitatu ditu instalazioak


Nafarroako Ospitaleguneko  Electrofisiologiako gela

Vera kontseilaria, gelako mediku-taldearekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Marta Verak, Osasunbideko zuzendari-kudeatzaile Cristina Ibarrola eta Bihotz Arloko zuzendari Román Lezáunekin batera, Nafarroako Ospitaleguneko Elektrofisiologiako gela berria bisitatu du gaur eguerdian. Gela horretan, urtean 400 paziente baino gehiagoren bihotzeko arritmiak segurtasun eta eraginkortasun handiagoarekin tratatu ahalko dira.

Elektrofisiologia kardiologiaren azpiespezialitate bat da; arritmia konplexuen tratamenduan eta gailuen ezarpenean oinarritzen da: desfibriladoreak, bersinkronizatzaileak edo pauso-markagailuak. Nafarroako Bihotzeko Arlo Klinikoak (ACCN) egokitzapen teknologikoa behar zuen elektrofisiologia diagnostikoaren eta esku-hartzailearen arloan, bertako arduradunek aipatu dutenez; horren ondorioz, aurrez zegoen egitura berriz diseinatu zen, eta azken belaunaldiko erradiologia-ekipo bat jartzeko espazioak prestatu; espazio horien bidez, edozein prozedura kardiologiko egin ahalko zen, esaterako: arritmia-ablazioa, gailuak jartzea, egiturazko azal bidezko esku-hartzea edo azal bidezko esku-hartze koronarioa.

Ekipamendu berriak erradiologia-ekipo bat du errotazio-gaitasunarekin; horri esker, bihotzeko egituren berreraikuntza tridimentsionala egin daiteke. Erradiologia-ekipoarekin batera, azken belaunaldiko eta Espainian aitzindaria den bihotz-nabigazioko sistema bat jarri da, eta horrek laguntzen du (errotaziozko angiografiarekin batera), erradiazio-dosi txikiko kateterrak nabigatzen eta kokatzen.

Nafarroako Ospitalegunea teknologia hori duen Espainiako kardiologia-zerbitzu bakarretarikoa izango da.
Nafarroako Ospitaleguneko  Electrofisiologiako gela

Elektrofisiologiako gela berriaren ikuspegia. ( irudia handitu )


Fibrilazio aurikularra

Osasunaren Mundu Erakundeak emandako zifren arabera, 35,5 milioi pertsona daude mendebaldeko munduan fibrilazio aurikularraren prebalentziarekin. Zifra horiek areagotu egingo dira bizi-itxaropena handitzen doan heinean. 40 urtetik gorako Espainiako biztanleen fibrilazio aurikularraren prebalentzia handia da, % 4,4. Portzentaje hori antzekoa da gizon eta emakumeetan, eta mailakatuz doa 60 urtetik aurrera. Espainiako biztanleen artean, fibrilazio aurikularra duten milioi bat pazientetik gora daudela kalkulatzen da, eta haietatik 90.000 diagnostikatu gabe daudela.

Fibrilazio aurikularra, egiturazko kardiopatiaren faltan, erronka bat da osasun-ikuspegi batetik, arritmia horrek hori jasaten duten pertsonei ekar diezaiekeen ondorioengatik, eta baita osasun-sistemaren kostuetarako ere. Arritmia hori biriketako zainetan sortzen zen usteak erabaki zuen, toki horietan erradiofrekuentziekin edo hotzarekin egindako ablazioak arritmia kontrola zezakeela . Alde horretatik, biriketako zainen zirkunferentziazko ablazioak, haien deskonexioarekin nahastuz, fibrilazio aurikularra kontrolatzeko estrategia eraginkor moduan erakutsi zen. Horretarako, EFEeko gela berriko ekipamenduari esker, honako hau egin daiteke: errotaziozko angiografía, ezkerreko aurikularen eta biriketako zainen berreraikitze tridimentsionala, eta irudia denbora errealean gainjartzea nabegatzailearekin egindako kateterren mugimenduarekin batera; hori guztia aldi berean, prozedurari segurtasun eta eraginkortasuna emanez eta paziente nahiz operatzen duenari erradiazioa murriztuz. 2012tik 2013ra, fibrilazio aurikularreko ablazioak % 19 igo ziren Espainian, eta azken urtean % 30ekoa izatea espero da. Nafarroako aurreikuspenen arabera, fibrilazio aurikularreko 70-80 ablazio izango dira urteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa