(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak bere mediku-zerbitzuen bateratzearekin amaitu du, 70tik 42ra pasatuz

astelehena, 2015.eko martxoak 23


16 mediku-zerbitzu bikoiztuta zeuden ospitale-zentroetan eta 14, hirukoiztuta


Transcripción textual del video

Aste honetan Psikiatriako Zerbitzu Bateratua sortuta, Nafarroako Ospitalegunea 70 zerbitzu izatetik 42 izatera pasatuko da. Nafarroako Ospitaleguneko Mediku Zerbitzuak bateratzeko prozesuaren amaituko da, horrenbestez.

Lau urteko lan-etapa itxi da horrela, eta Osasun kontseilari Marta Verak esan duenez, "zuzendaritza-taldeari nahiz era batera edo bestera tartean izan diren profesional guztiei lan handia eragin die".

Mediku-zerbitzuen % 66k bateratze-prozesuren bat izan du.

Aste honetan Psikiatriako Zerbitzu Bateratua sortuta, Nafarroako Ospitalegunea 70 zerbitzu izatetik 42 izatera pasatuko da. Nafarroako Ospitaleguneko Mediku Zerbitzuak bateratzeko prozesuaren amaituko da, horrenbestez.

Lau urteko lan-etapa itxi da horrela, eta Osasun kontseilari Marta Verak esan duenez, "zuzendaritza-taldeari nahiz era batera edo bestera tartean izan diren profesional guztiei lan handia eragin die".

Bateratze honekin zenbait helburu lortu nahi ziren: egitura sinplifikatzea; kudeaketa eta antolaketa hobetzea; laguntza-kalitateak aurrera egitea laguntza prozesuak eta profesionalak espezializatuz; jardunbide onenak zabaltzea eta laguntzako prozesu nahiz protokoloak bateratzea; azkenik, eraginkortasuna handitu nahi zen ere eskalako ekonomiak ezarriz eta bikoiztutako nahiz hirukoiztutako zerbitzuak kentzea.

Prozesu honen emaitza egitura berri bat da, eta bertan Zerbitzu Buruzagitzak 34tik 20ra murriztu dira eta Atal Buruzagitzak 51tik 64ra igo.

Beste egitura batzuk bateratu dira, gainera, esaterako: Giza Baliabideen Zerbitzuak, Zerbitzu Orokorrak, Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzuak eta Informazio Sistemak. Eta mediku.zerbitzuetan izandako bateratzearen ondorioz ere, Erizaintzako Zerbitzuak egokitu dira.

Guztira, Nafarroako Ospitaleguneko egituraren % 66 aldatu da.

Beharrezko prozesua

Prozesu hori apirilaren 12ko Foru Dekretuan aurreikusita zegoen jadanik; haren bidez. NOZ-O-ren Nafarroako Ospitalegunea sortzen zen, eta Comptoseko Ganberak "2004ko ekitaldiko NOZ-Oren ospitaleen sare publikoko zerbitzu orokorrak" izeneko bere txostenean egindako gomendio bat zen gainera". Txosten horretan gomendatzen zuenez, "Iruñeko ospitale-barrutirako aztertu beharko zen ospitale bakoitzeko banakako zerbitzu orokorrak emateko egungo era eraginkortasunaren eta ekonomiaren printzipioei egokitzen zaizkien."

Azkenik, "2006-2012 Nafarroako Osasun Plan"-ean aurreratutako aurreikuspena zen ere; haren helburua Iruñeko ospitale-eremuari dagokion laguntza-eskaintzaren beharrezko koordinazioa eta arrazionalizatzea bermatzea da, ospitaleak integratuz antolaketa funtzionaleko eredu bat garatzeko asmoz.

Bikoiztutako eta hirukoiztutako zerbitzuak

Gaur egun Nafarroako Ospitalegunea osasun-sare bat da, eta bertan 5.500 profesionalek lan egiten dute eta 1.100 ohe ditu. 2014an 41.000 ospitaleratze izan ziren, 31.600 ebakuntza, 729.000 kontsulta eta larrialdietako 168.000 kasu artatu zituen.

Nafarroako Ospitalegunea sortu aurretik, Nafarroako ospitaleak 36 Mediku Zerbitzu zituen; Virgen del Camino ospitaleak, 28; eta Ubarmin klinikak, 6. Guztira, 70 zerbitzu, beraz.

Haietatik, Nafarroako ospitaleak berariazko 16 zerbitzu zituen (Bihotzaren Saila, Kirurgia Saila, Dermatologia, Endokrinologia, Dietetika, Gaixotasun Infekziosoak, Geriatria eta Etxez etxeko ospitaleratzea, Onkologia Medikua, Onkologia Erradioterapikoa, Medikuntza Nuklearra, Erradiofisika, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Kirurgia Torazikoa, Neurokirurgia eta Mikrobiologia) eta Virgen del Camino ospitaleak berariazko 9 zerbitzu zituen (Alergologia, Errehabilitazioa, Aho Kirurgia eta Aurpegi Masailetako Kirurgia, Kirurgia Plastikoa, Neurofisiologia, Genetika, Pediatria, Ostetrizia eta Ginekologia eta Kirurgia Pediatrikoa).

Nolanahi ere, bi ospitaleetan 14 zerbitzu zeuden bikoiztuta (Larrialdiak, Neurologia, Hematologia, Medikuntza Prebentiboa, Otorrinolaringologia, Digestiboa, Neumologia, Medikuntza Intentsiboa, Oftalmologia, Urologia, Nefrologia, Anatomia Patologikoa eta Psikiatria) eta 6 hirukoiztuta (COT-Traumatologia, Analisi Klinikoak, Erradiologia, Farmazia, Anestesia eta Barne Medikuntza), hau da, zerbitzu guztien bi heren. Bateratzeko prozesuak Nafarroako Ospitaleguneko egituraren bi hereni eragin die, beraz.

Prozesua, partaidetza eta iraupena

Zerbitzuak bateratzeko prozesuak konplexuak dira. Diziplina anitzeko lan-talde teknikoak sortzea barneratzen zuen metodologia bat behar izan zuen, tartean zeuden zerbitzuen profesionalekin, eta haren helburua egitura berri bat proposatzea eta bateratutako zerbitzuaren antolaketa egitea zen.

Proposamen hori Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari eta Osasun Departamentuari igortzen zitzaien, eta Antolaketa nahiz Modernizazioko eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren idazkariaren txostena jasotzen zuen. Jarraian, zerbitzua sortzeko foru-agindua onartzen zen, eta buruzagitzak izendatzen.

Guztira, 2010. urtetik (prozesua hasi zenetik) 20 zerbitzu bateratu dira, eta haietatik bik (Larrialdiak eta Mikrobiologia) ez zuten laneko talde teknikorik izan.

2012ko azken lauhilekoa eta 2013ko lehena jarduera gehieneko aldiak izan ziren; 8 bateratze-prozesu egin ziren aldi berean.

Prozesuan 196 profesionalek parte hartu dute lan-talde teknikoetan, 12 profesionalek taldeko, batez beste. Banakako zerbitzuak bateratzeko batez bestekoa 11,5 hilabetekoa izan da, nahiz eta jadanik askoz gehiago landutako metodologia bati esker, legealdiko lehen erdiko prozesuek 1,6 batez bestekoa izan zuten, eta bigarren erdikoek 6,4koa.

Bateratzeak beste prozesu batzuk egin aurretik

Zenbait kasutan, bateratzea beste prozesu garrantzitsu batzuen aurretiazko baldintza zen. Hala, Larrialdi Zerbitzuen bateratzea Larrialdien eraikin berria sortu aurretik egin behar zen; Traumatologia Zerbitzua bateratzea, Ubarminen ebakuntza-gela berriak sortzeko baldintza; Analisi Klinikoen Zerbitzua bateratzea Nafarroako Laborategi Bateratua ezarri aurretik, eta Zerbitzu Digestiboa bateratzea koloneko eta ondesteko bahetze-programa ezartzeko.

Beste mugarri oso garrantzitsu bat preskripzio bakarra izan da; protokoloetan aurrerapen handia da hori, ospitale batean eta bestean ezberdina baitzen, eta ezin zena gertatu Farmazia Zerbitzuak bateratu baino lehen.

Azkenik, Medikuntza Intentsiboko Zerbitzua bateratzea UCIS berriak eraiki aurreko baldintza zen, eta Barne Medikuntza bateratzea, gaixo kronikoen programa ezartzeko baldintza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa