Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herritar guztientzat zabalik dagoen ekitaldia, irudiak Pazkokoaren ondorengo astean zehar Iruñean egiten duen ibilbidearen esparruan ospatzen da
Aralarko San Migelen irudiak Nafarroako Jauregia bisitatuko du asteazken honetan, irudiak Pazkokoaren ondorengo astean zehar Iruñean egiten duen ibilbidearen esparruan. Herritar guztientzat zabalik dagoen ospakizuna 11:00etan hasiko da, eta Foru Gobernuko kideak izango dira bertan.
Irudiari jauregiko atarian egingo zaio harrera Nafarroako Ereserkiaren doinupean, eta prozesioan zehar errege-eskailerak, eta oin nagusiko galeria zentralak zeharkatuko ditu kaperara iritsi arte; han Santiago Cañardo Ramírez San Nicolás elizako parrokoak eukaristia egingo du.
Meza amaitzean, parte-hartzaileek Aingeruaren irudia daraman "lignum crucis" erlikia gurtu ahalko dute eta, prozesioan berriz ere, jauregiko ateraino eramango dute; leku horretan bertaratutakoak eta Nafarroa guztia bedeinkatuko dira.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen