(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2015-2020 aldirako Nafarroako Lan Osasuneko III. Planak arlo horretako prebentzioa nahiz hezkuntza sendotuko ditu eta lan-ezbehar handiko sektoreek kontrol handiagoa jasango dute asteazkena, 2015.eko apirilak 15


Apirilaren 28ra arte dago zabalik herritarrek dokumentu estrategiko horri egiteko ekarpenak


Fabrika.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran izan du 2015-2020 aldirako Nafarroako Lan Osasuneko III. Plana izeneko proposamenaren berri. Proposamen hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak egin du, eta apirilaren 28ra arte, egun hori barne, herritarrek egin nahi dituzten ekarpenetara zabalik izango da.

Dokumentu estrategikoaren helburua alor horretako administrazio eskudunen jarduerak prebentzio nahiz aholkularitzaren eremuetan sendotzea da eta, berrikuntza nagusi modura, hezkuntzan, Foru Komunitatean curriculum-gaia izan dadin proposatzea hezkuntzako maila guztietarako; eta agintariei behartzen die lan-ezbehar handiko indizeak dituzten sektoreei kontrol handiagoa egin diezaieten.

Lan Osasuneko III. Plana jarduteko sei ildo estrategikotan eta 18 helburu zehatzetan egituratzen da; egungo egoera diagnostikatzeko eta 2014an egindako aurreko politikak ebaluatzeko bi dokumentutan oinarrituz idatzi da: Lan Baldintzen Nafarroako III.

Inkesta
eta Lan Osasunaren II. Planaren ebaluazioa, epemuga 2012an zuena.

Plana Nafarroako lan, ekonomia eta gizarteko solaskideen eta administrazio publikoen artean (Nafarroako Gobernua eta Estatuko Administrazio Orokorra) partekatutako esparru modura sortu da segurtasun-politika eta lan-osasuneko gaien gainean eta datozen sei urterako. Metodologikoki egin da, 2014ko Europako lan-osasuneko arloan dagoen plangintzari jarraiki (Estatuko plana ez da oraindik onartu); horri esker, lanen adierazleen joera fidagarritasun handiagoarekin aztertu ahalko dira (foru-alorrean lortutakoak).

Lan-ezbehar gutxiago eta ez hain larriak

Nafarroako lan-osasuneko zifrek, ezbehar-mailan nahiz lanbide-gaixotasunetan, bilakaera oso positiboa izan dute azken urteotan. Plana idazteko 2000-2013 aldia aztertu da, eta zifra onek honako hauekin dute zerikusia: prebentziozko kultura handiagoa ezartzearekin, kontrol eta ikuskapeneko sisteman hobetzearekin, bai eta krisiaren ondorioz jarduera ekonomikoan ere izandako jaitsierarekin .

2000. urtean Foru Komunitateko indizea 80,4 istripukoa zen mila langileko; indize horrek, ordea, 28,4ra egin zuen behera 2013an, hau da, % 64,4 jaitsi zen. Gainera, lan-ezbeharrengatik izandako heriotza-tasa ere jaitsi egin zen % 77,7, eta antzeko portzentajetan ere ezbehar larrietan, % 70,2.

Lanbide-gaixotasunetan ere beheranzko joera argia dago, bai eta gaitz horiei lotutako baja-agirien kasuan ere.

Sektoreen arabera, 2013an, ezbehar-maila handieneko sektorea eraikuntza izan zen (57,2), eta sektoreko indizeen batez bestekoa halako bi baino gehiago gainditzen zuen. Bigarren postuan dago industria, 44ko indizearekin. Nekazaritzaren sektorea hurbil zuen, 37,1eko indizearekin; bi datuak 28,4ko batez bestekoaren oso gainetik zeuden,

Sexuaren arabera, 2013ko datuek aurreko urteetan lortutako emaitzak berresten dituzte; izan ere, laneko ezbeharren eragina emakumeena halako bi izan zen gizonezkoetan. Istripuen larritasuna aintzat hatuz, harreman horrek okerrera egiten du lan-ezbeharren larritasuna areagotu ahala; hala, lan-istripuengatik sortutako heriotza-tasa 11 aldiz handiagoa da gizonezkoetan.

Ezbeharren eta lanbide-gaixotasunen eguneratutako datuak (2014ko irailera arte eguneratuta) ISPLNren webgunean kontsulta daiteke. 

Erronka berriak: krisia, migrazioa eta zahartzea

Nolanahi ere, egindako diagnostikoak ez dio bereari bakarrik begiratzen, baizik eta lan-osasuneko erronka berriei aurrea hartzen saiatzen da egungo testuinguru sozialean; Nafarroako langileak aldatu dituzten hiru egoera berri agerian uzten ditu, eta azterketa nahiz erantzun zehatzak behar dituzte lan-osasuneko ikuspegi batetik: krisiaren eragina, migrazioaren fenomenoa eta biztanleen zahartzea.

Hala, planak krisi ekonomikoaren egungo egoera aztertzen du. Eta adierazten du lan-kezkak eragina duela osasunean, ez bakarrik lana galdu duten pertsonengan, baita lanean jarraitzen dutenengan ere, estresa sortuz, hezur eta muskuluko nahasmenduak, antsietate eta depresioko nahasmenduak, bai eta tabako-kontsumoa handitzea nahiz familia-inguruneko arazoak areagotuz ere.

Aipagarria den bigarren fenomenoa da, immigranteak finkatzen ari direla Nafarroako langileen artean, eta haiek ere beren ezaugarriak dituztela: lan-esperientzia anitzetatik etorritakoak dira, askotariko lan-kultura eta -diziplinekin, eta maila ezberdinetako beharrak nahiz bizi-baldintzak konpontzea bilatzen dute.

Plana idazteko orduan aztertutako hirugarren ezaugarria langileen zahartzea izan da; izan ere, zahartze-maila handiagoa badago, aldi baterako ezintasun-denbora handiagoa izango da gertakizun erkide eta lanekoagatik, lanaldiko istripuen larritasuna handiagoa izango da bajarekin, eta heriotza dakarren ezbehar gehiago gertatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa