(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Jauregiak Aralarko Aingeruaren bisita jaso du 90 urte betetzen dituen ospakizunean

asteazkena, 2015.eko apirilak 15


Foru Gobernuko kideak izan dira bertan, Barcina Lehendakaria buru zela


Aingeruaren harrera

Aralarko Aingerua, prozesioan, Barcina Lehendakaria eta Gobernuko kideak alboan dituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Jauregiak Aralarko Aingeruaren bisita jaso du asteazken honetan, irudiak Pazko-egunaren ondorengo astean zehar Iruñean egiten duen ibilbidearen esparruan.

1925. urtetik egiten den ospakizuna 11:00etan hasi da, eta Foru Gobernuko kideak izan dira bertan, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina buru zela; harekin batera izan dira ehun bat pertsona, langile publikoak gehienak.

Irudia Nafarroako Jauregiko ate nagusira heldu da Aralarko santutegiko kapilau laguntzaile Jesús María Sotil-ek zeramala Nafarroako Ereserkiaren doinupean, eta bildutako jende guztia bertan zegoen, zain.

Handik kaperaraino eraman dute prozesio-desfilean, eta errege-eskailerak nahiz oin nagusiko galeria zentralak zeharkatu ditu, armen erregearekin, mazolariekin eta kandelak eramaten dituzten alguaziltxo zuzi-eramaileekin. Haien atzetik, Gobernuko kideak eta gainerako guztiak joan dira.


Eukaristia

Gobernuko kideak, eukaristian. ( irudia handitu )

"Nafarroako Erreinuaren Babeslea"

Prozesioa kaperan amaitu da, eta bertan eukaristia egin da Santiago Cañardo Ramírez Iruñeko San Nicolás elizako parrokoaren eskutik.

Bere homilian, apaizak, San Migel "Nafarroako Erreinuko babesle" kalifikatu du, eta gogora ekarri du Teodosio de Goñiren kondaira Jainkoaren laguntza eskatzeko "herensugearen zelatak" berrien aurrean, esaterako: " Injustizia, elkartasun eza, desberdintasuna, ustelkeria edo gizakiaren bizitza eta duintasunarekiko begirune eza".

Santiago Cañardok ere bere nahia azaldu du "karitateak, justiziak eta bakeak" politika gida dezaten "botere-nahia, anbizioa eta harrokeriaren" ordez; hala, "gero eta gizarte justuagoa eraiki ahal izango da".

Mezaren amaieran, bertaratuek Aingeruaren irudia daraman "lignum crucis" erlikia gurtu dute eta, prozesioan berriz ere, jauregiko ateraino lagundu; leku horretan bertaratuak eta Nafarroa guztia bedeinkatu dira.

Musika

Ospakizunaren musikaz Iruñeko katedraleko Musika Kapera arduratu da, Aurelio Sagaseta maisuaren zuzendaritzapean, eta Julian Ayesa organo-jotzailea izanik.

Ondorengo piezak interpretatu dira: Lalanderen ‘Cantate, cantate’; Mozart-en ‘Kyrie eleison’; ‘Sancte Michael’; ‘Alleluia’; Wagner-en ‘Adoro te devote’; ‘Sanctus’; Casciolini-ren ‘Panis angelicus’; ‘Or zaude Jesus’, eta ‘Mikel’, ‘Mikel guria’ eta ‘Agur Mikel Aingeru’ kopla herrikoiak, irudia gurtu bitartean interpretatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa