(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Internet bidezko errenta-aitorpenen kopurua % 50 igo da 2014ko Errenta Kanpainaren lehen egunetan osteguna, 2015.eko apirilak 16


Ogasuneko bulegoetan eta erakunde laguntzaileetan aitorpena aurkezteko epea gaur ireki ondoren, Kanpainaren dispositiboa osatuta geratu da, eta ekainaren 23ra arte aktibo izango da


Goicoechea lehendakariordea eta José Raul Goñi Iruñeko Ogasuneko bulegoa bisitatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Ogasunak, apirilaren 8tik aurrera, 2014ko Kanpainari dagozkion PFEZ eta Ondarearen 2.800 bat aitorpen jaso ditu www.navarra.es webgunaren bidez, hau da, aurreko kanpainaren hasieran jasotakoa baino % 50 aitorpen gehiago.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechearen aburuz, datu horiek berresten dute "Internet Ogasunari lotutako komunikazio-leiho bat dela, gero eta harrera hobea duena nafarren artean, bide horrek eskaintzen dituen 3 abantailarengatik: sinpletasuna, segurtasuna eta erosotasuna".

Kontseilariak datu horien berri eman du Iruñeko Ogasunak jendearentzat zabalik dituen arreta-bulegoetara egindako bisitan, 2014ko PFEZ eta Ondarearen aitorpenak aurkezteko epea zabaldu den egunean; aitorpen horiek Nafarroako Zerga Ogasuneko sei bulegoetan eta erakunde laguntzaileetan aurkez daitezke. Lehendakariordearekin batera, Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzaile José Raul Goñi izan da.


Gaurtik, aurrera (hilak 16), errenta-aitorpena Ogasuneko bulegoetan aurkez daiteke. ( irudia handitu )

Zehazki, Ogasunak honako toki hauetan dauden bere bulegoak zergadunen esku jarri ditu: Iruña (Eskiroz kalea, 20 bis), Barañain (Comercial etorbidea, 4), Burlata (Ezkazabal plaza, 9), Lizarra (Koroazio plaza, 2), Tafalla (Teófano Cortés plaza, 7) eta Tuteran (Antso VII.a Azkarra plaza, 8). Bertan, 70 kudeatzaile espezializatuk egiten dute lan.

Bulegoetara joateko (bertako ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:30etik 14:30era), aurrez hitzordua eskatu behar da www.navarra.es webgunean edo 948 505 505 y 948 505 506 telefono-zenbakietan (astelelehenetik ostiralera martxan izango dira 08:30etik 17:00etara). Orain arte, 11.000 hitzordutik gora banatu dira.

Gaurtik aurrera ere errenta-aitorpenak aurkeztu ahal daitezke 18 erakunde laguntzaileen bidez, eta bertan 1.300 kudeatzaile ariko dira lanean Kanpainaren barnean. Kontseilariak gogora ekarri duenez, bide horrek Ogasunean zuzenean aurkezteak dituen "berme berberak eskaintzen " ditu.

69 milioi euro itzuli dira gaur

2014ko PFEZ eta Ondarearen Kanpaina iragan apirilaren 8an hasi zen 222.270 zergadunen esku Interneten jadanik egindako aitorpena jarriz. Gaur arte, kontseilariak emandako datuen arabera, Ogasuneko Bulego Birtualak 33.500 sarrera baino gehiago zenbatu ditu, eta 23.000 proposamen ikusi dira.

Egindako aitorpen-proposamenen bi herenek "itzultzeko" emaitza jaso dute, 69 milioi inguru, eta diru hori gaur bertan sartzen hasi dira.

Azkenik, Lourdes Goicoecheak gogora ekarri du, gaurtik aurrera ere zergadunen etxeetara postaz heltzen hasiko dela Internet bidez kontsultatu gabeko aitorpen-proposamenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa