(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako liburutegi publikoek hainbat ekintza antolatu dituzte “Liburuaren Eguna” ospatzeko" asteartea, 2015.eko apirilak 21


Museoek ostegun honetan egingo den jardunaldiko bookcrossing-arekin bat egingo dute


Liburutegi publikoek hainbat ekintza antolatu dituzte Liburuaren Eguna ospatzeko.

Ohikoa den moduan, Nafarroako liburutegi publikoek ostegun honetan, maiatzak 23, Liburuaren Eguna ospatuko dute heldu nahiz haurrentzako ekintza ugarirekin. Aste guztian zehar hitzaldiak, musika-ipuinak, kamishibai, magia, orri-markagailuko lehiaketak, tailerrak… izango dira.

Jardunaldi horrekin, 1616an Miguel de Cervantes eta William Shakespeare hil ziren datarekin bat eginez, UNESCOk irakurketa, argitaletxeen industria eta jabetza intelektualaren babesa sustatu nahi ditu egile-eskubidearen bidez.

Nafarroako liburutegi publikoetan egun hauetarako programatutako ekintzak honako hauek dira:

Musikako ekintzak:
-Tafalla, Do se jota izeneko haurrentzako ikuskizuna; Nafarroako lau musikariren ibilbidea da (apirilak 21, 08:30).
-Cintruenigon, musika-ipuina, astelehenean, hilak 27, 17:15ean eta 18:00etan.
Zinema: San Adrianen, "Balzac y La Joven Costurera" filmak emango dira (apirilak 22, 17:00).
Haurrentzako ipuin-kontaketak: ondorengo liburutegi publikoetan: Andosilla (apirilak 23, 18:00). Ablitas (18:00), Azagra (apirilak 23, 17.30), Cintruenigo (17.30), Faltzes (apirilak 21, 18:00), Fitero (apirilak 28, 18:00), Mendillorri (apirilak 21, 18:15 ), Oteitza (apirilak 24, 17:00), San Adrian (apirilak 22l, 17:30), Iruñeko San Frantzisko liburutegia (apirilak 23), Mendabia (apirilak 23, 12:00); "La Gran Contada", ipuin-kontaketa kolektiboa, eta bertan herritarrak ipuin-kontalari bihurtzen dira egun batez, Noaingo liburutegian ( apirilak 29, 18:10).
Ipuin-kontaketa kamishibai-rekin: San Adriánen (apirilak 29, 17:30)
Euskarazko ipuin-kontaketak: Noaingo liburutegian (apirilak 22, 18:10)
Helduentzako ipuin-kontaketak: ondorengo liburutegi publikoetan: Ablitas (apirilak 21, 19.00) Azagra (apirilak 22, 20:00), Mendabia (apirilak 21, 19:30) eta Iruña-San Frantziskoko liburutegia (apirilak 23).
Hitzaldiak eta liburu-aurkezpenak:
-Nafarroako liburutegi orokorrean, Felix Marañak "Barojatarren liburutegiak" izeneko hitzaldia eskainiko du (apirilak 22, 19:00).
-Altsasuko liburutegi publikoan, Fermin Goñik "Todo llevará su nombre" izeneko liburua aurkeztuko du (apirilak 23, 19:00).
-Tokioko hirigintzari buruzko hitzaldia, Iruñeko Yamagucho liburutegi publikoan, hilaren 23an, 19:30ean.
-San Adriangoan, Estela Chocarrok "El próximo funeral será el tuyo" liburua aurkeztuko du eta harekin egoteko aukera izango da (hilak 23, osteguna, 19:00).
-Barañaingo liburutegi publikoan narrazioaren munduan aurten debuta egin duten 3 egileren nobelak aurkeztuko dira (apirilak 21, 19:00)
-Mendabian (19:30) José Ramón Villaverderen "Deconstrucción de una lágrima" nobela aurkeztuko da.
-Toti Martínez de Lezea idazlearekin eta Maite Itoiz sopranoarekin topaketa, Valtierrako liburutegi publikoan (apirilak 23, 19:00).
-Iruñeko San Pedroko liburutegian, Arkaitz Leon Muelak " Las tierras en juego " izeneko lehen obra aurkeztuko du (apirilak 22, 19:00).
Lehiaketak: Tafallako mikro-kontakizunen lehiaketako sari-banaketa (apirilak 23, 20:00)
Erakusketak:
- Mendabiako orri-markagailuen erakusketa (aste guztian).
-Lizarrako kultur anztasunari buruzko erakusketak (irakurketa-aretoan eta haurrentzako aretoan).
-Atzoko eta gaurko liburuen erakusketa. Belaunaldi askotako irakurketak, Berriozarko liburutegian.
Irakurketa publikoa: Miguel de Cervantesen "On Kixote Mantxakoa" obraren kapitulu eta testu batzuk hautatu eta irakurriko dira, Caparroson (apirilak 23, 17:00etatik 19:00etara) eta Cintruenigon (apirilak 23, udalerriko hainbat lekutan).
Magia: magia-ikuskizuna, ipuinak, malabarrak… Arroitzen (apirilak 23, 17:30).
Liburuak trukatzeko azokatxoa: Noaingo liburutegia (apirilak 23).
Poesia-errezitaldia: Larragako liburutegian, Paco López Lasterraren eskutik (apirilak 24, 18:00, Mojen Etxean).
Tailerrak eta ikastaroak:
-San Adrianen, haurrentzako liburuen artisau-tailerra (apirilak 21, 17:30etik 19:00etara).
-Ilustrazio-tailerra Ziordiako liburutegian (apirilak 24, 18:00etatik 20:00etara).
-Orri-markagailuen tailerra Melidako Santa Ana CPEIPko Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrekin (apirilak 23)
Eskola-bisitak:
- Azagran (apirilak 23)
- Mélidan (apirilak 22 eta 23).

Liburutegi bakoitzeko berariazko ekintzen informazio gehiagoLiburutegi Publikoen webgunean, Nafarroako Liburutegi Publikoen informazio-buletinean etagailu mugikorretarako app ekintzen egutegian aurki daiteke.

Museoek bookcrossing programarekin bat eginik

Nafarroako museoa, Karlismoaren museoa eta Julio Caro Baroja museo etnologikoa Gasteizko Artium museoak koordinatzen duen bookcrossing programarekin bat egingo dute ostegunean, apirilak 23, egingo dena. Bosgarren urtez jarraian parte hartzen dute Nafarroako hiru museoek ekimen honetan.

Guztira, Espainiako 54 zentrok eta museok bat egingo dute bookcrossing esperientziarekin, eta hirietan hainbat diziplinari lotutako 2.000 liburuki askatuko dira. Haietatik, 17 ale Nafarroako hiru museoetakoak izango dira. Askatze hori Iruña, Lizarra, Gares, Asterain eta Sarrigurengo puntuetan egingo da.

Askatutako liburu guztiak beren txartelarekin egiaztatuko dira, eta beharrezko jarraibideak jasoko dituzte irakurleak kanpainan parte har dezan; www.bookcrossin-spain.com webgunean erregistratuta izango dira, eta bertan irakurleek ale bakoitza non askatuko duten adierazi ahalko dute.

Gainera, Caparroson zenbait liburu askatuko dira udalerrian arratsaldean zehar.

Liburuaren Eguna

1616ko apirilaren 23an Miguel de Cervantes eta William Shakespeare hil egin ziren. Data horretan jaio eta hil ziren ere beste idazle ezgaun batzuk, esaterako; Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejía Vallejo.

Arrazoi hori dela-eta, literatura unibertsalerako hain sinbolikoa den data hori hautatu zuen UNESCOren Konferentzia Orokorrak liburuari eta haien egileei mundu-mailako omenaldia eskaintzeko, eta guztiei adorea emateko, gazteei bereziki, irakurketaren plazera ezagutu dezaten, eta sortzaileek gizartearen aurrerabidean nahiz gizadiaren kultur aurrerabidean emandako laguntza ordezkaezina errespeta dezaten.

Gai horri dagokionez, UNESCOk Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Egile Eskubidearena sortu zuen, bai eta Tolerantziaren aldeko Haur eta Gazteen Literaturako UNESCO Saria ere.

Nafarroako Gobernuako Liburutegien Zerbitzuak ekimen hri babesten segitu nahi du, eta arrazoi horrekin, 410 kartel eta 18.600 orri-markagailu argitaratu dira, bi bertsiotan, gaztelaniaz eta euskaraz.

Materialen diseinua Nafarroako Javier Muñoz eta Gonzalo de Pedro diseinatzaileen lana izan da.

Aleak Nafarroako liburutegi publikoetan doan har daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa