(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mila irakasle inguru hizkuntzak ikasten ari dira Hezkuntzako online bidezko plataforman

asteartea, 2015.eko apirilak 21


Departamentuak irakasle interesdunentzat izena emateko beste epe bat zabaldu du maiatzaren 4ra arte


Mila irakasle inguruk ikasten eta hobetzen dituzte hainbat hizkuntzarako beren ezagutzak online bidezko hizkuntzak ikasteko plataforma erabiliz; plataforma hori Hezkuntza Departamentuak jarri zuen abian iragan otsailean.

Nafarroako sare publiko eta itunpekoan aktibo dauden irakasleentzat eskuragarri dagoen plataformak euskara eta ingelesa ikasteko materialak ditu A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan; frantsesa, A1, A2, B1, B2 y C1.1 mailetan, eta alemana, A1 eta A2 mailetan.

Orain, Hezkuntza Departamentuak irakasle interesdunentzat izena emateko beste epe bat zabaldu du, eta maiatzaren 4ra arte zabalik izango da irakasleen prestakuntzako webgunearen bidez.

Baimenak eskuratzen direnean, atariak hizkuntza eta maila guztietarako sarbidea ematen du, eta erabiltzaileek haiek guztiak balia ditzakete nahi dutenean, ordutegi-malguekin, eta modu intuitibo eta arinean.

Programaren barnean ahozko ulermena eta irakurmeneko ekintzak sartzen dira, gramatikakoak eta hiztegikoak. Maila bakoitza sei ikasgai nagusi dituen moduluetan egituratzen da, eta beste bi berrikusteko eta finkatzeko dira, bat hiru ikasgaietako talde bakoitzaren amaieran. Hura gainditzeak ez dakar inolako ziurtagiri ofizialik.

Eskaera handieneko hizkuntzak

Plataforman izena emanda duten 998 irakasleen artetik, 677k ingelesa ikasten dute, 177k frantsesa, 165ek euskara eta 66k alemana (irakasle batek hizkuntza bat baino gehiago ikasi edo hobetu dezake).

Ingelesaren barnean, eskaera handieneko maila oinarrizkoa da (A1), 149 erabiltzailerekin, eta haren atzetik maila altuena dator (C1), 118rekin. Gainerako hizkuntzetan, alemana, euskara eta frantsesa, eskaera handieneko maila oinarrizkoa da ere (A1), erregistratutako 49, 89 eta 86 irakaslerekin, hurrenez hurren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa