(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 47.900 langabe izan ditu lehen hiruhilekoan, duela urtebete baino 5.900 gutxiago, BAIren arabera

osteguna, 2015.eko apirilak 23


1.500 langabe gehiago dago aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, eta langabezia-tasak ere gora egin du (% 15,66), nahiz eta Estatuko txikiena izaten jarraitzen duen


Transcripción textual del video

47.000 langabe gutxiago izan dira 2015eko lehen hiruhilekoan, duela urtebete baino 5.900 gutxiago, eta langabezia-tasa % 15,66 da, Espainiako txikiena, 8 puntu Estatuko batez bestekoaren azpitik (% 23,78). Hala diote 2015eko lehen hiruhilekoari dagozkion BAIren datuek, eta datu horiek lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak gaur aurkeztu ditu.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 1.500 langabe gehiago dago, eta langabezia-tasa ere % 0,74 igo da, iazko urtearen amaieran izandako % 14,92tik. Duela urtebeteko datuekin alderatuz, zifra hori % 1,46 jaitsi da.

Nafarroak 47.900 langabe izan ditu 2015eko lehen hiruhilekoan.

47.000 langabe gutxiago izan dira 2015eko lehen hiruhilekoan, duela urtebete baino 5.900 gutxiago, eta langabezia-tasa % 15,66 da, Espainiako txikiena, 8 puntu Estatuko batez bestekoaren azpitik (% 23,78). Hala diote 2015eko lehen hiruhilekoari dagozkion BAIren datuek, eta datu horiek lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak gaur aurkeztu ditu.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 1.500 langabe gehiago dago, eta langabezia-tasa ere % 0,74 igo da, iazko urtearen amaieran izandako % 14,92tik. Duela urtebeteko datuekin alderatuz, zifra hori % 1,46 jaitsi da.

Alde horretatik, lehen lehendakariordeak aipatu du, hiruhileko honetan igo arren, "azken 8 urteotako lehen hiruhilekoetako datuak aztertzen baditugu, aurtengo igoera urte horietan guztietan izandako txikiena gertatu dela", eta "urte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, langabezia beti orain baino indar handiagoarekin igo dela, azken 7 urteotan 6.000 pertsonako batez besteko igoerarekin, aurtengo zifra halako lau".

Biztanleria aktiboari dagokionez, kopuru guztiak ere behera egin du 2014ko azken hiruhilekoarekin nahiz duela urtebete zegoenarekin alderatuz: 306.100 gaur egun, 310.700 (2014ko azken hiruhilekoan) eta 314.100 (duela urtebete).

Industria, langabezia jaitsi den sektore bakarra

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz langabezia jaitsi den jarduerako sektore bakarra industria izan da, 1.600 langabe gutxiagorekin. Aldiz, igo egin da nekazaritzan (900), eraikuntzan (400), zerbitzuetan (100) eta lehen enplegua bilatzen dutenen artean (1.800). Duela urtebeteko datuei dagokienez, zerbitzuen sektorean jaitsiera nabarmena izan da (-6.500) eta eraikuntzan, neurri txikiagoan (-300). Industrian, nekazaritzan eta lehen enplegua bilatzen dutenen artean kopuruak gora egin du, 600, 300 eta 100 pertsona, hurrenez hurren.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherakoen artean langabezia-tasa % 39,28 da, aurreko hiruhilekoan baino zerbait gehiago igo da (% 39,10), baina duela urtebeteko datuen aldean, asko jaitsi da (% 50,41). Talde honetako Estatuko batez bestekoa % 51,36 da. 25-54 urte arteko tartean, % 15,55eko tasa da (% 22,42 Espainian) 55 urtetik gorakoena, % 6,71 (% 18,41 Espainian). Lehendakariordeak azpimarratu duenez, "adinei dagokienez, Nafarroa langabezia gutxien duen komunitatea da 24-54 urte arteko tartean nahiz 54 urtetik gorakoen artean; gazteen tasan, berriz, bigarren tasa txikiena du, Espainiako batez bestekoaren oso azpitik (%51,36)."

Sexuaren arabera, duela urtebetetik 3.000 gizon eta 2.900 emakume gutxiago daude lanik gabe; gizonen langabezia gutxien duen komunitatea da, eta bigarren postuan dago emakumeenean.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa