Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laguntzak maiatzaren 31 arte eskatu daitezke
Nafarroako Gobernuak 1.720.283 euroko laguntzen deialdi bat argitaratu du, Foru Komunitateko udal-titulartasuneko 51 musika-eskolak aurten mantentzeko eta funtzionamenduan jarraitzeko.
Laguntzak maiatzaren 13ra arte eskatu daitezke, dagozkion formularioa eta dokumentazioa Foru Gobernuko erregistro orokorrean aurkeztuz, 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein lekutan edo Nafarroako erregistro elektronikoan aurkeztuz.
Deialdia arautzen duen 124/2015 Ebazpenak jasotzen duenez, beharrezkoa da 2014ko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko musika eta dantzako eskolako berariazko erregistroan izena emanda izatea diru-laguntza hori jasotzeko, bai eta ikasturte honetan (ikasturte osoan) aktibo izatea ere.
Oinarrien helburua, alde batetik, honako hau bermatzea da: udal-eskoletako ikasleei kontserbatorioetan ematen diren araututako musika-irakaskuntzetarako bideaa errazte; bestetik, kontsebatorioetan presentzia urriko musika-tresnen espezialitateak udal-eskoletan ezartzen nahiz mantentzen laguntzea.
Nolanahi ere, zentro bakoitzerako muga duten zenbateko batzuk ezartzen dira, eta ezingo dute gainditu aurreko urtean jasotako diru-kopurua, ez eta 2015eko ekitaldirako ezarritako gastuaren hasierako aurrekontuaren % 33 ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen