(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pazienteen Eskolak gaixotasun kronikoei, baskularrei eta Alzheimer-ari buruzko 10 tailer eskaintzen ditu maiatz eta ekainerako astelehena, 2015.eko apirilak 27


Pazienteentzat eta haien senideentzat, arratsaldez izango dira Altsasu, Elizondo, Lizarra, Larraintzar, Iruña, Erronkari, Zangoza, Tafalla eta Tuteran


Pazienteen Eskolako kartela. ( irudia handitu )

Pazienteen Eskolak maiatz eta ekainerako gaixotasun kronikoei, baskularrei eta Alzeheimer-ari buruzko 10 tailer antolatu ditu. Pazienteentzat eta haien senideentzat dira, beren osasun eta ongizatea hobetzeko asmoz.

Tailer bakoitzak 10-15 parte-hartzaile ditu, eta arratsaldez izango dira hainbat udalerritan egingo diren saioetan. Zehazki, "Alzheimer-a edo beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileentzako tailerra" Iruña, Tutera eta Lizarran egingo da; "Gaixotasun kronikoei aurre egiteko tailerra", Iruña, Tafalla eta Erronkarin; "Elikadura osasungarriaren tailerra gaitz kronikoetan", Altsasun eta Larraintzarren; eta "Gaixotasun baskular batekin bizitzea" izeneko tailerra (infartua, bularraldeko angina, diabetesa, iktus arinak…), Zangozan eta Elizondon.

Data-egutegia, iraupena eta tailer bakoitza non egingo den, bai eta haiei buruzko informazio guztia eta izena emateko formularioa ere, ondorengo webgunean aurkitu daiteke: www.escueladepacientes.navarra.es. Telefonoz ere eska daiteke 848 42 19 54 telefono-zenbakira dei eginez, 08:00etatik 15:00etara, edo mezu elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara: escueladepacientes@navarra.es.

Saioak Pazienteen Eskolarekin lankidetzan ari den irakasle-talde batek emango ditu, osasuneko 9 profesionalek osatuta (7 erizaintzakoak, eta 2 gizarte-lanekoak), bai eta adituak diren 9 pazientek ere, haiek guztiak horretarako bereziki prestatuta daudenak. Lan-metodologiaren barnean sartzen dira: hitzaldiak, eztabaidak, kasuen azterketak, ariketak, esperientziak partekatzea…, talde txikietan nahiz gela osoarekin.

Nafarroako Pazienteen Eskola

Tailerrak Nafarroako Pazienteen Eskolako jardueretako bat dira,  iragan martxoan abian jarritakoa, eta haren helburu nagusia gaixotasun kronikoak dituzten, eta haien senide zein zaintzaileen osasuna nahiz ongizatea hobetzea da. Gaitz kroniko bat diagnostikatzen denean sortzen diren beharrak jorratu nahi dira eta, horretarako, zenbait alderdi hartzen ditu, adibidez: patologiari buruzko informazioa, autozaintzarako eta farmaziako tratamendurako trebetasunak garatzea, bai eta diagnostikoaren aurrean sortutako emozioak erabiltzen jakitea ere.

Hala, prestakuntzako ekintza batzuk eskaintzen ditu: orain jarriko diren antzeko tailerrak, ikastaroak, edo mintegiak, aurrez aurrekoak nahiz on-line bidezkoak, eta 1988. urtetik osasun-zentro publikoetan (osasun-zentroetan, bereziki) egiten diren ekintzak osatzen dituzte. Pazienteen eskola Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Atalak koordinatzen du, eta pazienteen nahiz lehen-mailako arretako elkarteen lankidetza du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa