(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernua kudeaketa-lanak egiten hasi da Nepalen dauden nafarrei buruzko egoeraren berri izateko astelehena, 2015.eko apirilak 27


Oraingoz, hamaika pertsona topatu ditu, haiek guztiak ongi daude, eta bere laguntza eskaini du kaltetu gehiago izan daitezkeelakoan


Nafarroako Gobernuak zenbait jarduera egiten hasi da Nepalen gertatutako lurrikara dela-eta; jarduera horien artean, alde batetik, herrialde horietan dauden nafarren egoeraren berri izateko egindako kudeaketa-lanak daude, eta bestetik, Kanpo Politikarako Ministerioari eskainitako laguntza teknikoa; aldi berean, berreraikitze-lanak egiteko laguntza ekonomikoa ematea aurreikusten du.

Xede horrekin, Lehendakaritza, Justizia eta barneko kontseilari Javier Morrás buru zela koordinazioko bilera bat egin da gaur goizean.

Kaltetuta izan daitezkeen nafarrei dagokienez, Gobernuak familiakoei eta ahaideei 112 telefono-zenbakira deitzeko eskatu die, eta bere burua eskaini du kaltetuei buruzko informazioa bildu eta haien itzulera bizkortzeko. Helburu horrekin, Kanpo Politikarako Ministerioarekin etengabeko harremana du azken datuen berri izateko eta familiakoei helarazteko.

Oraingoz, Foru Gobernuak iragan larunbatean, lurrikara gertatzean, Nepalen zeuden hamaika nafar topatu ditu –zazpi gizon eta lau emakume–. Bederatzi mendizale dira, Berriozarko zortzi lagun eta Iruñeko beste bat, bai eta bi kooperante ere, gizon eta emakume bat, Iruña eta Noaingoak, hurrenez hurren. Guztiak onik daude.

Zehazki, Berriozarko zortzi mendizaleak Katmanduko hotel batean daude eta Iruñeko mendizalea kanpamentu nagusian dago Annapurnara igotzen asmoz. Bestalde, kooperanteetako bat Finlandiako enbaxadan dago, eta bigarrena, berriz, Nepalgo hiriburuan ere jarritako kanpamentuan.

Gainera, Nafarroako Gobernuak Kanpo Gaietarako Ministerioaren esku jarri ditu Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) dituen salbamendu eta berreraikitzeko baliabideak, Europar Batasunak antolatuko duen laguntza-esparruaren barnean.

Azkenik, Foru Gobernuak berreraikitze-lanei laguntzeko aparteko laguntza ekonomiko bat ematea aztertuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa