(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak euskarazko ziurtagiri ofizialak sortu ditu Europako hizkuntzen esparruari egokituta asteazkena, 2015.eko apirilak 29


Gainera, ziurtagiri horiek ematea arautzen du Nafarroako Administrazio Publikoetako prozedurak bateratzeko


Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du: haren bidez, Europako hizkuntzen esparruari egokitutako ziurtagiri ofizialak sortzen ditu euskararen ezagutza egiaztatzeko A1 (hastapena), A2 (oinarrizkoa), B1 (erdi maila) eta B2 (aurreratua) mailetan. Arau horrek, gainera, ziurtagiri horiek ematea arautzen du Nafarroako Administrazio Publikoetan erabilitako prozedurak bateratzeko. EGA titulua bera, C1 mailakoa (altua), erkidegoaren estandarretan homologatuta dago jadanik.

Helburu nagusia ezagutza-maila argitzea da enpleguaren eskaintza publikoko etorkizuneko deialdiei begira; izan ere, gaur arte Gobernuko unitateek hainbat baremorekin egiten dute lan.

Onarpen horren aurretik, Euskararen Nafar Kontseiluak-Euskarabideak aldeko txostena egin zuen otsailaren 24ko bilkuran.

Mailen ziurtagiri ofizialak eskuratzeko probak zuzen egin daitezen, Azterketen Batzorde Ofizial bat eratuko da; haren eginkizunak honako hauek izango dira, besteak beste: probak prestatu eta ikuskatzea; probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak finkatzea; euskaran eta beste hizkuntza batzuetan erabilitako maila egiaztatzeko azterketa-ereduak aztertzea; aztertzaileen prestakuntza eta eguneratzeko jarduerak proposatzea;probetako eta azterketetako akten emaitzak aztertzea; aurkeztu daitezkeen erreklamazio nahiz errekurtsoen gaineko informazioa ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa