(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.507 langabe gutxiago izan da Nafarroan apirilean, azken 10 urtetako jaitsiera handiena

asteartea, 2015.eko maiatzak 5


46.370 langabe daude orain, aurreko hilean baino % 4,25 gutxiago, eta 2014ko apirilarekin alderatuz, 4.375 pertsona gutxiago dago lanik gabe (% 8,62)


2.057 langabe gutxiago izan dira apirilean.

46.370 langabe erregistratuta zeuden Nafarroako Zerbitzuko Enplegu Agentzietan iragan apirilaren amaieran, hau da, aurreko hilean baino 2.057 gutxiago (-% 4,25), 48.427 langabe baitzeuden orduan, azken 10 urteotako jaitsiera handiena. 2014ko apirilaren aldean, 4.375 pertsona gutxiago dago lanik gabe, -% 8,62 balio erlatiboetan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Imelda Loreak aipatu duenez, apirilean "azken 10 urteotako langabezia-jaitsiera handiena izan da". Gogora ekarri du ohikoa dela langabezia behera egitea apirilean, eta, "beraz, garrantzitsuena joera finkatzen dela da: urte arteko datuek 19 hilabetez jarraian jaisten segitzen dute dagoeneko, duela urtebete baino 4.375 langabe gutxiagorekin. Horrek langabezia murrizteko ahaleginean lehentasunez lan egiteko adorea ematen digu".

Datuak zehatz-mehatz aztertuta, NEZko kudeatzaileak uste du langabeziaren jaitsierak eragina izan duela "arlo ekonomiko ia guztietan". Kontratazioari dagokionez, "bere jokabide ona" azpimarratu du eta, bereziki, "2015eko apirilean kontratuen kopuruak % 16,57 egin duela gora iazko hilabete beraren aldean".

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak guztietan egin du behera: Lodosan (-% 13,3), Lizarran (-% 4,73), Tuteran (-% 4,61), Iruña-Arrotxapean (-% 3,89), Donezteben (-% 3,63), Altsasun (-% 3,47), Iruña-Zabalgunean (-% 3,02), Iruña-Yamaguchin (-% 2,78) eta Agoitzen (-% 1,34).

Jarduera ekonomikoaren arabera, honako sektore hauetan langabeziak izandako jaitsiera azpimarratu behar da: elikaduraren industrian (-283 pertsona), eraikuntzan (-231); nekazaritzan (-208 pertsona); nekazaritzan (-208 pertsona); janari eta edarien zerbitzuetan (-199 pertsona); enpleguari lotutako jardueretan (-142 pertsona); administrazio publikoan (-126 pertsona) eta txikizkako merkataritzan (-102 pertsona).

Sexuaren arabera, gizonezkoen langabezia % 5,92 jaitsi da (-1.333 gizon) eta baita emakumezkoena ere, % 2,79, (-724 emakume); 21.169 eta 25.201 pertsona daude orain lanik gabe, hurrenez hurren.

Adin-taldeen arabera, langabezia % 4,52 jaitsi da 25 urtetik gorakoen artean, eta orain 41.766 pertsona daude lanik gabe; 25 urtetik beherakoen artean, berriz, 4.604 pertsona (% 1,67 gutxiago).

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 26.043 kontratu erregistratu dira 2015eko apirilean, hau da, aurreko hilean baino 506 gehiago. Erregistratutako kontratuen artean, 1.420 mugagabeak izan dira, hots, erregistratutako kontratu guztien % 5,45. 2014ko apirilarekin alderatuz, kontratuen kopuruak % 16,57 egin du gora.

Sexuaren arabera, 12.741 gizonek (martxoan baino 687 gehiago) eta 13.302 emakumek (martxoan baino 181 gutxiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 3.801 kontratu 25 urtetik beherakoen artean (iragan hilean baino 336 gehiago), 25 eta 44 urte arteko langileek sinatutako 15.816 kontratu (martxoan baino 91 gutxiago) eta 45 urtetik gorakoek sinatutako 6.426 kontratu (261 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 16.017 pertsonak sinatu zuten zerbitzuen sektorean (martxoan baino 222 gutxiago), 7.873k industrian (martxoan baino 174 gehiago), 886k eraikuntzan (martxoan baino 85 gehiago) eta 1.267 pertsonak nekazaritzan (aurreko hilean baino 469 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroan apirilean izandako langabezia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa