(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunak kanpoko ondareen ikerketa eta haien jatorria sustatuko ditu 2015ean

asteartea, 2015.eko maiatzak 5


Zerga Kontroleko Planak, gainera, kontrol-jarduerak barneratzen ditu, hondakinen tratamendua, metalen salerosketa eta osasuneko nahiz zuzenbideko profesionalak, esaterako 


Nafarroako Zerga Ogasunak aitortu gabeko kanpoko ondareen ikerketa sustatuko du 2015ean, bai eta aitortutakoen jatorria eta zerga-ordainketa zuzena ere, erakunde autonomoak aurtengorako egindako Zerga Kontroleko Planaren arabera. Hark 2014-2017 aldirako iruzurraren aurkako borroka-planari jarraitzen dio ikuskapen, kudeaketa eta zerga-bilketaren hiru ardatzetan.

Kontrol Planak lau helburu orokor finkatzen ditu: herritarren kontzientzia fiskala sendotzea; zerga-betebeharrak era erraz eta erosoan bete daitezela; zergak modu eraginkorrean kudeatzea, eta iruzurra detektatzeko informazioa eskuratu eta aztertzea.

Ikuskapeneko kontrolak

Jarduerako sektoreetako ikuskapenari dagokionez, honako hauek kontrolatzen jarraituko da: hondakinak tratatzeko sektorea eta metalen berreskurapena nahiz salerosketa; jarduera-bolumen handiko txikizkako negozioak, eta balio altuko zerbitzu profesionalenak, mediku eta osasuneko profesionalenak nahiz zuzenbidekoenak bereziki.

Halaber, ezkutuko ekonomiaren aurka sustatzen jarraituko da, neurri batzuk hartuz: ezkutuko jarduera ekonomikoen zantzuak egiaztatzen (ur-kontsumoa, argindarra…); banku-txartelen bidezko kobrantzak kontrolatzen; txeke bidezko mugimenduak; kanpoko transakzioak edo aitortutako magnitude ekonomikoekin bat ez datozen beste edozein finantza-mugimendu.

BEZaren kasuan, iruzurrerako tarteen detekzio goiztiarra sendotuko da, eta higiezinen sektoreko arauen betearazpenari arreta berezia jarriko zaio, enpresa edo lanbideko jarduerari eragiten ez dioten ondasun nahiz zerbitzuak eskuratzean, estimazio objektiboko araubideen gehiegizko erabilera detektatzen zerga gutxiago ordaintzeko asmoz eta faktura faltsuak detektatzen.

Gainera, plangintza fiskal oldarkorreko mekanismoen erabilera eta zergak ez ordaintzeko egituren erabilera detektatzeko jarduerekin jarraituko da, bai eta kontu nahiz eragiketen opakutasuna erabilera detektatzeko ere.

Kontrol Planean jasotako beste alderdi bat hobari fiskalak zuzen aplikatzeko kontrola da, BEZan nahiz Sozietate Zergan, enpresa handietan bereziki.

Zerga-kudeaketa eta bilketa

Zergen kudeaketari dagokionez, Nafarroako Zerga Ogasunak etengabeko hobekuntza-prozesuarekin jarraituko du, eta BEZa itzultzeko eragiketa zehatzen jarraipen berezia egingo du; PFEZaren kasuan, etekinen zerga-ordainketa zuzena berrikusten segituko da higiezinak alokatzeagatik, etxebizitzan inbertitzeagatik eta lan-etekinengatik; eta zerga bereziei dagokienez, hidrokarburo zehatzen txikizkako salmenten gaineko zerga itzultzeko eskaerak egiaztatzeko prozesuarekin jarraituko da.

Azkenik, zerga-bilketaren arloan, Zerga Ogasunaren helburu nagusia kudeatzeko agindua duen zorrak kobratzea izango da. Horretarako, beste zerga-agentzia eta toki-erakunde batzuekin dagoen lankidetza areagotuko da zordunen ondare-egoerari buruzko informazioa trukatzeko; horrekin batera, berariazko programen garapena sustatuko da zerga-bilketako kontrola eta kudeaketa hobetzeko. Gainera, ordainketak zatikatzeko eta atzeratzeko aukera arinduko da, ekoizpen-jardueraren jarraipenari lehentasuna emanez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa