(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko jaialdiak “Teatro de la Ciudad” eskainiko du, Estatu mailan izarra den proiektua
astelehena, 2015.eko maiatzak 11


Kulturak aurtengo udan 65 emanaldi eta ikuskizun programatu ditu antzerki-zikloan eta Cultur nahiz Lizarrako Antzinako Musika programetan


Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian ikusi ahal izango den “Medea” obraren irudia. ( irudia handitu )

Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdia izango da "Teatro de la Ciudad" biraren lehen eskala; Madrilen berriki estreinatutako proiektua da, eta Estatu mailako apustu berritzaile eta anbizio handiena da: "Hirukotean" egindako antzerki klasiko puruenaren berrinterpretazioa da –Antígona, Medea eta Edipo Rey–, une honetako zuzendari aipagarrienek egindakoa: Miguel del Arco, Andrés Lima eta Alfredo Sanzol, eta bertan aktore ezagun asko izango dira, Carmen Machi, Aitana Sánchez-Gijón, eta Juan Antonio Lumbreras, esate baterako.

Ekimen hori, zalantzarik gabe, Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdiko protagonista da, Nafarroako 2015eko udako ekitaldi erakargarrienetako bat. Erriberrirekin batera, Cultur programak eta Lizarrako Antzinako Musika Asteak osatzen dute kultur proposamena; uztailaren 17tik irailaren 13a bitarte, 15 antzezlan eta 50 kontzertu baino gehiago barneratuko ditu, ikastaro, tailer eta erakusketekin batera.

Aurtengo aurrekontua 875.000 euro da eta, kopuru horretatik, 400.000 Erriberriko jaialdirako erabiliko da, 300.000 Cultur-erako eta 175.000 Lizarrako hitzordurako.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdia, Estatu mailan dagoen onenaren erakusleihoa

Adierazi den moduan, Erriberriko Antzerki Klasikoaren jaialdia uztailaren 17tik abuztuaren 2ra egingo da, eta "Teatro de la Ciudad" proiektua izango du ardatz nagusia. Estatu mailako onenaren baterako energian oinarritutako antzerki-esperientzia berria da: zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak, eszenografoak… Antzerki munduko jendea gure antzerkiaren sustraiaren gainean ikertzen, bere sustraiak Europako antzerkian dituen antzerki garaikidea. Hitzordua, uztailaren 24, 25 eta 26ean. Lehen egunean Alfredo Sanzolen "Edipo Rey" ikusi ahal izango da. 25ean, "Medea", Andres Limaren zuzendaritzapean, eta amaitzeko, Migel del Arcoren "Antígona".

Jaialdian estatu-mailako beste izen handi batzuk izango dira, adibidez: José Luis Gómez, Fernando Cayo, Magüi Mira, Ángela Molina edo Emilio Gutiérrez Caba, eta Entremeses (Cervantes), El príncipe (Maquiavelo), eta César y Cleopatra (Shakespeare) piezak ikusi ahalko dira.

2015eko eskaintzak, gainera, atal berri bat hartzen du barnean: "Clásicos Millenials", gazteek klasikoen gainean duten ikuspegia erakusteko sortu dena. Eta konplexurik gabe egiten dute, hurbileneko haren iturrietatik edanez, telebistan esaterako, "Hey boy, hey girl"-ekin, Shakespeare-ren Romeo eta Julieta-ren ikuspegi apurtzailea edo "La crítica del amor"-en "For the fun of it"-en eskutik. Eta berrikuntza garrantzitsu bat, Rakatá konpainiak Lope de Vegaren argitaragabeko obraren gainean egindako obra da, eta iaz Liburutegi Nazionaleko artxiboetan azaldu zena: " Mujeres y Criados".


2015eko Cultur-ek Luar Na Lubre taldearen emanaldia eskainiko du. ( irudia handitu )

Nafarroako antzerkia lau konpainiaren eskutik ikusi ahal izango da. Haietako hiruk, profesionalak, jauzi kualitatibo handia eman dute gure Foru Komunitatetik harago joan diren proiektuekin, eta beste jaialdi nahiz komunitatetan aurkeztuko dira: TDIferencia eta La Navek ekoitzitako Las alegres casadas, Shakespeare-eren obraren gainean Andres Limak egindako bertsioa; Goldoniren Bancarrota, Acrónica Producciones-ekin ( Teatro Gayarre 2014 saria), eta La discreta enamorada, besteak beste Pedro Miguel Martínez. Marta Juániz, Miguel Munárriz, Maite Redín, Adriana Olmedo, Leyre Ruiz eta Maiken Beitia aktore nafarrek zuzendutako El Bucle proiektua, Erriberrin izango dira. Antzerki amateurra ere izango da Corellako GATi esker "El burgués gentilhombre" izeneko obrarekin.

Programazioa Alfredo Sanzol eta Andrés Limak aktore-narratzaile teknikari buruz emandako tailerrekin osatuko da. GRISO (Nafarroako Unibertsitateko urrezko mendeari buruzko ikerketa-taldea) bileren beste edizio bat izango da. Ana Murugarrenen zinema-tailerra, Cervantesen zinema eta antzerkia batzen dituen Carmelo Gómez eta Emilia Ecay-ren eskola magistralak, eta literatura historikoko ikastaroak nahiz Nafarroako Ateneoaren laguntza bere diziplina anitzeko tailerrarekin "La discreta enamorada"-ren gainean, beste ekintza batzuekin batera.

Cultur: 30 kontzertu baino gehiago abuztuan

Cultur-ek abuztuan txanda hartuko du, eta era guztietako 30 kontzertutik gora bilduko ditu Foru Komunitateko toki erakargarrienetan: Orreagako kolegiatan, Zugarramurdiko kobetan, Orgiko hariztian, Irantzu, La Oliva, Leire edo Uxueko Santa Mariako monasterioetan, eta Martzillako gazteluan. Aurtengo edizioan, jaialdiak ahalegin handia egin du musika-diziplina guztietan kontzertu berezi bat sartzeko; horrenbestez, musikari-zerrenda luze eta erakargarria eskaini ahalko da.

Natalia Dicenta Iruñean, Dulce Pontes Tuteran eta Pasión Vega Barañainen nabarmendu behar dira hasiera- eta eta itxiera-ekitaldian, baina baita Luar Na Lubre, Benito Lertxundi, Nordic Voices, Amparo Sánchez, Martirio y Colina, Manel Fuentes and the Spring Team (Bruce Springsteen-i ohore eginez), Iñaki Fresán, etc.

Astelehenetan, ganberako musika entzun ahalko da, asteartetan, jazz-a; asteazkenean, folka; ostegunetan, pop-rocka; ostiral eta larunbatetan beste musika batzuk eta igande nahiz jaiegunetan, abesbatzen musika.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

Uda amaituta, Lizarran eta bertako Antzinako Musikaren Astearen barnean, beren programazioa melodia finenei eskainiko die, ahaztu gabe sektore hori ere proposamen berritzaile eta erakargarrietara zabaltzen dela.

Asteburuetako kontzertu nagusien barnean, Lizarrako San Migel elizan Café Zimmermman taldea ekarriko dute Bach-en programarekin; Maraisko Symphonie taldea, erregearen afarietarako musikarekin, bai eta Al Ayre Español taldea ere Raquel Andueza nafarrarekin.

Proposamen berritzaileenak Blanca Portilloren eskutik etorriko dira, Santa Teresaren testuetan oinarritutako ikuskizunarekin eta Ensemble Plus Ultrak interpretatutako garai hartako musikarekin, bai eta Amores Pasados laukotearen musikarekin ere; azken hori antzinako musikako musikariek (Hilliard Ensemble talde ezaguneko kide ohiak) edo pop-rocketik etorritakoek osatzen dute (Genesis edo Led Zeppelin taldekide ohiak), Dowlanek sortutako eta Stingek bertsionatutako herri-melodia ingeles isabeldar ederrak bertsionatzeko.

Programari egindako ekarpen berezi modura, Lazarillo de Tormes ganbera-opera sartzen da, berriz ere Raquel Andueza bertan dela, bai eta Misterio de Obanos fundazioaren aurkezpena ere haren sorreraren urteurrena dela-eta; hala, San Guillén eta Santa Felicia protagonistak diren bideko kondaira ezagunaren kontzertu-bertsioaren aurkezpena egingo da.

Programazioa ikastaroekin, tailerrekin (dantza barrokoa eta zinema,kasu honetan) osatuko da, beste herri-proposamen batzuekin batera

Sarrerak salgai, maiatzaren 12tik

Erriberri, Cultur eta Lizarrako Antzinako Musika Astean ordaindu beharreko ikuskizunetarako sarrerak culturanavarra.es webgunean salgai jarriko dira maiatzaren 12tik aurrera. 3 eta 35 euro artean izango dira. Gazte Txartela dutenentzako abonuak eta deskontuak daude.

Programa, Kulturaren Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Institutuak erakunde artistiko eta kulturalekin, unibertsitateekin, toki-erakundeekin, eta enpresa nahiz elkarte pribatuekin egindako lankidetza-lanaren emaitza da. Hala, honako hauen partaidetza aipatu beharra dago: Nafarroako Ateneoa, Ganbera Opera, Misterio de Obanos fundazioa, Antzerki Amateurraren Federazioa, Ensemble de Chirimías Miguel de Arrózpide.

Hezkuntza Departamentuarekin ere elkarlanean aritu da Uda Ikastaroak antolatzeko Nafarroako Unibertsitate Publiko, Nafarroako Unibertsitate eta Urruneko Hezkuntza Unibertsitatearekin batera, eta Erriberri, Lizarra eta Cultur-en dauden 31 udalekin. Aisialdi eta astialdiko proposamenekin Cultur-en parte hartzen duten turismo-enpresekin izandako lankidetza ere azpimarratu behar da, bai eta Lizarrako nahiz Erriberriko merkatarien elkarteekin egindako lana ere, proposamenak barnean hartuz programak publikoari erakargarriagoak egite aldera (haiei buruzko informazioa emango da luze eta zabal).

Informazio guztia www.culturanavarra.es webgunean, eta azken ordua Facebook-en (Nafarroako Gobernua, Kultura) eta Twitter-en (@Culturanavarra).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa