(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.200 agente inguru izango dira hilaren 24ko hauteskunde-egunean Nafarroako segurtasuna zaintzen


astelehena, 2015.eko maiatzak 11


Foru Komunitateko polizietako ordezkariak gaur goizean bildu dira dispositiboa prestatu eta koordinatzeko


batzordea

Gaur goizean egindako bileraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako polizietako 2.200 agente inguru izango dira maiatzaren 24ko hauteskunde-eguneko segurtasuna zaintzen, Segurtasun Batzordeak gaur onartutako dispositiboaren arabera.

Gobernuko Ordezkaritzan egindako bileraren buru Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Alba eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás izan dira. Bertan izan dira ere, Nafarroako Gobernuko Barneko zuzendari nagusi Francisco José Fernández Elizalde; Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi-ordezkari Gabriel Viedma eta polizietako ordezkariak.

Polizia ezberdinek hauteskunde autonomikoak, udaletakoak eta kontzejuetakoak direla-eta (maiatzak 24) abiaraziko den dispositibo berezia erabaki dute. Beharrezko koordinazio-alderdiak zehaztu dira, hauteskunde-eguna nahiz aurreko egunak normaltasun osoz egin daitezen.

Maiatzaren 24rako, bozketa-eguna, 2.200 agentek lan egitea aurreikusten da. Haietatik, 486 polizia nazionalak, hauteslekuetan nahiz Iruña, Tutera, Burlata eta Atarrabiako kaleetan zabalduko direnak. 450 foruzain izango dira Iruñean, Tuteran eta Foru Komunitateko beste udalerri batzuetan. Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoko 270 agente egongo dira, eta haietatik 150 hauteslekuetako segurtasunaz arduratuko dira; gainerakoek ohiko lana egingo dute hirian. Azkenik, 1.000 guardia zibil ere arduratuko dira Nafarroako udaletako segurtasunaz.

Polizia guztiek aurretiazko zaintza eta prebentziozko lanak egingo dituzte Nafarroako 358 hauteslekuetan, azken horiek maiatzaren 24an ateak arazorik gabe ireki ahal ditzaten. Jardunaldian zehar, agenteek, hautestontziak eta boto-paperak babesteaz gain, dena legea betez joan dadin lan egingo dute; horrekin batera, herritarrek boto-eskubidea Nafarroako lurralde guztian prestatutako 966 hauteskunde-mahaietan aske egikaritzea bermatuko dute


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa