(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

40.000 euroko laguntza-deialdia egin da arte plastiko eta bisualen proiektuetarako asteartea, 2015.eko maiatzak 12


Proiektu bakoitzerako laguntza 9.000 eurokoa izango da gehienez


Proiektu bakoitzerako laguntza 9.000 eurokoa izango da gehienez.

Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariak 2015eko azaroaren 20a baino lehen egindako arte plastiko nahiz bisualen proiektuetarako laguntza-deialdia onartu da jadanik (40.000 euroko diru-laguntza). Haren helburua da, sortzaile nafarrei laguntzea, beren karrera proiektatzen eta finkatzen laguntzea eta beren obra artistikoa hedatzen laguntzea.

Proiektu bakoitzerako laguntza 9.000 eurokoa izango da gehienez. Eskaeren aurkezpena gaur zabalduko da ekainaren 1a arte.

Aurkeztutako proiektuak banakakoak izango dira, arte plastikoen eta bisualen alorrean berriak direnak: pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkia, prozedura mistoak, bideo-sorkuntza edo lengoaia plastikoko beste edozein modalitate, eta proiektu bakarra onartuko da eskatzaile bakoitzeko. Deialdi horren xede ez dira izango film luze eta laburrak ekoitzi eta garatzeko proiektuak, eta jadanik beren diru-laguntza propioa dutenak.

Deialdi honetan laguntzak eskuratzen dituzten eskatzaileek ezingo dute laguntza-eskaerarik egin xede berarekin datozen bost urteotan onartzen diren deialdietan.

Baldintzak

Laguntza horien onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: nafarra edo Nafarroan erroldatuta izatea 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta laguntza hori jaso ez izana 2013 eta 2014ko deialdietan.

Laguntza-eskaerak paperean eta bertsio digitalean aurkeztuko dira Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan (Navarreria kalea, 39, 31001, Iruña), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, administrazio publikoko araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari, buruzkoaren 38.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan. Internet bidez ere izapidetu daitezke ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin deialdiari berari erantsitako estekatik (Internetez izapidetzeko gida ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira proiektua egikaritzeko behar-beharrezkoak direnak: proiektua ekoizteko beharrezkoak diren materialak eskuratzeko gastuak; dieten eta joan-etorrien gastuak (20 eurora mugatuta jatordu eta pertsonako eta 0,30 euro kilometroko eta turista klaseko txartelekin); kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, tailerrak alokatzea, ekipo eta baliabide materialak, eta proiektuaren ekintzak egiteko bideratutako beste zenbait.

Proiektua abian jartzeko beharrezkoak diren ekipoko ondasunak eskuratzeko kasuan (inbentarioan sartu daitezkeenak), haien amortizazioa diruz lagundu daitekeen gastua izango da proiektuari egotzi dakiokeen proportzioan, kontabilitateko irizpide nagusiei jarraiki (282/1997 Foru Dekretua).

Proiektuen balioespena

Proiektuak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira: proiektuen kalitate artistikoa; ideia kontzeptualaren eta bere garapenaren proposamen plastikoaren arteko interesa eta koherentzia; proiektua sustengatzen duten kontzeptuak (berrikuntza, gaurkotasuna, sakontasuna, ikuspegi partikularra); hautatutako teknika eta forma plastikoak (kontzeptuei egokitzea, exijentzia teknikoa…); eskatzailearen ibilbidearen bilakaera eta aurrerapena; proiektuaren aurkezpena eta formulazioa (erakusketaren egitura, zuzenketa eta argitasuna, irudiak eta proiektua ulertzea eta balioestea errazten duten beste alderdi batzuk); curriculum vitae-a (prestakuntza akademikoa eta teknikoa, titulazioa eta prestakuntza, erakusketaren bideragarritasuna eta egokitzekoa gaitasuna); proiektua egiteko kalkulatutako aurrekontua, kontzeptuak eta dagozkien partida ekonomikoak xehatuta, eta proiektuko aurrekontuaren eta xedearen arteko proportzionaltasuna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa