(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilariak harrera egin die gizartean baztertutako pertsonentzako prestakuntza-programa batean laguntzaile diren enpresei

asteartea, 2015.eko maiatzak 12


Gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek artatutako pertsonak kontratatu dituzte, eta beste berrogeita hamar bati praktikak egiteko aukera eman diete


Taldeko argazkia

Alli kontseilaria omendutako enpresetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli Foru Gobernuak 31 enpresei eskerrak emateko gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako ekitaldiaren buru izan da; gizarteratzeko eta laneratzeko taldeekin iaz elkarlanean aritutako enpresak dira, bai gizartean baztertutako egoeran zeuden pertsonak kontratatzeko, bai eta beste berrogeita hamar bat pertsonen lan-praktikak egiteko zentro bihurtuz ere.

Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian ere Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto izan da, Nafarroako oinarrizko gizarte-zerbitzuen ordezkariak eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak. Haien ordezkari modura, omenaldian Eroski Kooperatibako Anabel Zariquieguik esku hartu du.

Honako enpresa hauek omendu dira: Luckira Zerbitzuen Agentzia, La Taurina taberna, Molina taberna, El Patio taberna-jatetxea, Barón de Ley, Becam, Belástegui (Izarra taberna-jatetxea), Chivite Upeltegiak, Caprabo, Conforama España, Distrivisual, Embalajes Julián Goñi e Hijos, Eroski Kooperatiba, Exkal, Ferrovial Servicios, Fomento de Construcciones y Contratas, Iruñeko E.Leclerc Hipermerkatua, Bereau landa-hotela, Tximista hotela, Etxalar benta-hotela, Hydra, Irisarri Land, Makro Pamplona, Media Markt, Mercadona, Napar Bideak, Pauma, Soysana, Toys’r’us, Tutti Pasta eta Urdi.


Zariquiegui, Alli eta Oto.

Anabel Zariquieguiren agerraldia, Alli kontseilari eta Oto zuzendari nagusia begira dituela. ( irudia handitu )

Gizonezkoa, ikasketarik gabekoa eta gizarteratzeko errentaren hartzailea

34 urteko gizonezkoa, Europar Batasuneko herrialde batetik etorritakoa, ikasketarik gabekoa, gizarteratzeko errentaren hartzailea eta urtebete baino gehiagoz lanik egin gabekoa. Horixe da, hain zuzen, iaz gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek artatutako 431 pertsona gehienen profila. Artatutako emakumeei dagokienez, haien ezaugarriak gizonezkoan oso antzekoak dira, baina horri gaineratu behar zaio erdiak indarkeria-episodioak jasan izan dituela.

Beren ibilbidea amaitu zuten pertsonen % 35 inguruk enplegu bat topatu zuen lan-merkatuan; % 17k lan bat izan zuen babestutako enplegu sozialeko programen bidez edo zuzeneko enplegu aktiboaren bidez, eta %30ak laneko prestakuntza nahiz gaitasuneko ekintzak osatu zuen.

Lan-merkatuan sartutako pertsonen artean, 43 gaur goizean omendutako 31 enpresek kontratatu zituzten. Gainera, beste berrogeita hamar batek praktikak egin zituzten erakunde horietan.

Nafarroako Gobernuak gizarteratzeko eta laneratzeko lau talde ditu (EISOL), eta haiek beren jarduera ondorengo lekuetako gizarte-zerbitzuen arloetan garatzen dute: Lizarra; Tafalla; Tutera; Iruñerria, eta Iruñeko ipar-ekialdea eta ipar-mendebaldea.

Talde horiek bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei banakako laguntza ematen diete, beren trebetasun pertsonalak eta lanbide-gaitasunak hobetzeko asmoz lan-merkaturatzea erraztu ahal izateko. Prozesu pertsonalizatu hori lan aurreko edo laneko gaitasuneko taldeko jarduerekin osatzen da. Beste erakunde batzuekin ere sentsibilizazio-jarduerak egiten dituzte, eta beren eragin-eremuko enpresekin laneko bitartekotza nahiz lankidetzako prozesuak sustatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa