(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UPN da Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan boto gehien jaso duen indarra, eta 15 eserleku eskuratu ditu; bigarren indarra Geroa Bai izan da (9), eta ondoren EH Bildu (8), Podemos-Ahal dugu (7), PSN (7), PPN (2) eta I-E (2) igandea, 2015.eko maiatzak 24


Botoen %99,27 zenbatuta dagoelarik


Nafarroako hurrengo Parlamentuko ordezkaritza.

Botoen % 99,27 zenbatuta, Unión del Pueblo Navarro (UPN) izan da Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan boto gehien jaso duen indarra, %27,30eko babesa, beraz, eta 15 ordezkari legebiltzarrean; haren atzetik, Geroa Baik 9 parlamentari lortu ditu (%15,86ko babesa); EH Bilduk 8 (%14,30); Podemos-Ahal duguk 7 (%13,71); PSN-PSOEk 7 (%13,43); PPNk 2 (%3,91) eta Izquierda-Ezkerrak 2 (%3,71).

Bestalde, indar hauek ez dute ordezkaririk lortu Parlamentuan: Ciudadanos, Partido Animalista Contra el Maltrato Animal (PACMA), Equo, Unión Progreso y Democracia, Representación Cannábica de Navarra-Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa (RCN-NOK), Libertad Navarra (LN) eta Solidaridad y Autogestión Internacionalista (SAIN).

Emaitzak ez dira behin betikoak izanen asteazkenera arte, orduan gehituko baitira atzerrian bizi eta botoa ematea eskatu duten nafarren 1.226 bozak.

Parte-hartzea %71,37koa izan da (338.741 boto-emaile), 2011n baino 3,88 puntu handiagoa, eta abstentzioa, berriz, %28,63koa (135.880).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa