(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Milango Erakusketa Unibertsalean sustatuko da astelehenetik aurrera ostirala, 2015.eko maiatzak 29


Astean zehar, Foru Komunitateko baliabide ekonomiko, turistiko, kultural eta gastronomikoak Espainiako Pabiloian ezagutaraziko dira


Iruñeko Txistularien Banda

Iruñeko Udaleko Txistularien Bandak Milango Erakusketa Unibertsalean parte hartuko du.

Nafarroa 2015eko Milango Erakusketa Unibertsalean sustatuko da datorren astelehenetik aurrera, Foru Komunitatearen astea Espainiako Pabiloian ospatzen dela-eta (ekainaren 1etik 7ra izango da).

Jardunaldi nagusia asteartean, hilak 2, izango da bertan egingo den ekitaldi instituzionalarekin; ekitaldi horretan, Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcina eta Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako jarduneko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin egongo direla espero da; dena den, aste guztian, hainbat ekitaldi egingo dira Foru Komunitateko baliabide ekonomiko, turistiko, kultural eta gastronomikoak ezagutarazteko.

Programaren barnean Iruñeko Udaleko Txistularien Bandaren kontzertua sartuko da, bai eta erakustaldi gastronomikoak ere Alex Múgica eta Arantxa Sagastibelza sukaldarien eskutik; horrekin batera, Carlos Rodríguez tabernari nafarrak koktelak dastatzeko aukera eskainiko du.

Gainera, Foru Komunitateko sustapen-elementuak jarriko dira, esaterako: turismoko bideo eta argazkiak, objektu adierazgarriak eta italieraz nahiz beste hizkuntz batzuetan idatzitako argitalpenak, nazioarteko erakusleiho horrek eskaintzen dituen sustapen-aukerak baliatzeko.

Milango Nazioarteko Erakusketa (ExpoMilano 2015) maiatzaren 1etik urriaren 31ra egingo da. Espainiako pabiloian 2,2 miloi bisitari izatea espero da hitzorduak irauten dituen 184 egun horietan, hau da, 12.000 pertsona egunero.

Emanaldi kultural eta gastronomikoak

Nafarroako Gobernuko Erakunde Harremanetako eta Turismo nahiz Merkataritzako zuzendaritza nagusiek eta INTIA enpresa publikoak prestatutako programaren barnean, jardunaldi bakoitzean emanaldiak izatea aurreikusten da.

Iruñeko Udaleko Txistularien Bandak astelehenetik igandera bost emanaldi eskainiko ditu egunero, 11:00, 12:00, 14:00, 16:00 eta 17:30ean, Espainiako Pabiloiko erabilera anitzeko aretoan; kontzertu bakoitzak 15 minutu inguru iraungo du.

Bandaren ohiko emanaldien errepertorioa interpretatuko du, eta haien artean nabarmentzen dira; zortzikoak, kalejirak, biribilketak, minuetak, kontrapasak, alkate soinuak, fandangoa, arin-arina eta herri-dantzak, Nafarroako musika tradizionalaren ondarearen adierazpen bat direnak, berariazko kontzertuko obrekin batera.

Gainera, lau erakustaldi gastronomiko antolatu dira (show cooking) Nafarroako produktu bereizgarriekin ,Alex Múgica eta Arantxa Sagastibelza sukaldarien eskutik (Iruñeko La Perla hoteleko Alex Mugica jatetxekoak). Bi erakustaldi astelehenean, hilak 1, egingo dira, eta beste bi, asteartean, Nafarroaren Egunean, 12:00etan eta 18:00etan.

Haiek amaitzean, Carlos Rodríguez tabernari nafarrak Foru Komunitateko produktu bereizgarriekin egindako lau koktel-dastatze izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa