Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hautaketan ezagutzako bi proba egingo dira, fisikoak nahiz psikoteknikoak
Suhiltzaileak sua itzaltzen.
Bihartik aurrera, asteartea, eta uztailaren 8ra arte (azken egun hori barne), Nafarroako Gobernuko zerbitzuko suhiltzaileen hamar lanpostu betetzeko oposizioetan parte hartzeko eskaerak aurkeztu daitezke, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratutako deialdian zehazten denez.
Plazak zati berberetan banatuko dira txanda libreko eta sustapeneko hautagaien artean. Lehen kasuan, hautagaiek 16 urte beteta izan beharko dute eta, gutxienez, eskola-graduatua edo Lehen Graduko LH edo DBHko graduatua; horrez gain, ondoen sailkatutako hautagaiek egingo duten oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko dute funtzionario izendatu aurretik.
Eskaerek deialdiari erantsitako eredua errespetatu beharko dute, eta haietan hautagaiek bertan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskaera-eredua Internetez eskuratu ahalko da, www.navarra.es webgunean, edo webgune horretako enplegu publikoko atalean. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III. etorbidea, 2, 31002, Iruña), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren gainerako edozein bulegoetan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, administrazio publikoen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako edozein baliabide erabiliz.
Proba-motak
Hautaketa-faseak hiru proba-mota izango ditu. Lehena, teorikoa, 38 gairi buruzkoa izango da hiru bloketan batuta: Nafarroako legeria, erakundeak eta historia; salbamendua, suteak itzaltzea eta Nafarroako geografia aplikatua eta lanari lotutako gaiei buruzko ezagutza teknikoak (materialak, makinen elementuak, zirkuitu pneumatikoak, automobilgintzako ibilgailuak, segurtasuna, transformadoreak…).
Hautaketako bigarren fasean ariketa fisikoak gainditu beharko dira, eta haien artean daude: pisua altxatzea, ur-ingurunea menperatzea, oreka-probak, arintasuna, indar erlatiboa eta erresistentzia, bai eta koordinaziokoa ere.
Azkenik, hirugarren proban hautagaiek ariketa psikoteknikoak eta elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte lanpostuaren profilari egokitzen zaizkiola erabakitzeko. Azken proba horretan, lehen bi probetan puntuazioa onena eskuratutako txanda bakoitzeko (librea eta sustapenekoa) 30 hautagaiak soilik onartuko dira.
Azken proba hori amaituta, aukeratutako hamar hautagaiek Nafarroako Segurtasun Eskolan emango den oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egin beharko dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen