Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Informazioak inguru hori garatzeko estrategia ezartzea erraztuko du
Nasuvinsa eta Sakanako Mankomunitateko ordezkariak.
(
irudia handitu
)
Nasuvinsa enpresa publikoak eta Sakanako Mankomunitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Sakanako korridoreko industriako lurzoru, azpiegitura eta jardueren datuak partekatzeko. Urteko bigarren seihilekoan egingo den esperientzia pilotua izango da, eta aurrerago Nafarroako beste eskualde batzuetara zabaldu ahalko da. Ekimen hori Sakanako Plan Estrategikoan lehentasunezkotzat jotako jardueretako bat da.
Proiektua egingo da Nasuvinsako informazio geografikoko sisteman dauden industria-lurzoru eta -poligonoen gaineko materialetik abiatuta. Bestalde, Sakanako Mankomunitatearen mende dauden garapenerako eragileek lekuan bertan jasoko dute informazioa eta, hari esker, jadanik badiren industria-jarduerak identifikatu eta bereizaraziko dira. Honako datu hauek sartzen dira bertan: establezimenduak ezartzea; jadanik badiren poligonoak mugatzea edo dagoeneko onartuta dituzten plangintzarekin; ekonomia-jarduera sailkatzea, prezioak, nabeetako azpiegiturak, edo elektrifikazio eta banda zabalaren, ur eta hondakinen zerbitzuen karakterizazioa.
Gainera, enpresa berriak ezartzeko industrialde egokietan hutsik dauden partzelak hauteman ahalko dira (salmentan edo alokairuan). Horrek Sakanako Garapen Estrategia abian jartzea erraztuko du, eta Garapen Agentziaren arloan enplegua sortzea.
Izenpetutako hitzarmenaren arabera, Mankomunitatea web-aplikazio baten bidez sartuko da Nasuvinsako industria-lurzorua eta -jarduera kudeatzeko sisteman. Sarbide hori Sakanako Mankomunitateko eskumenekoak diren udalerrietako datuetara mugatuko da: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun.
Sakanako eskualdeak 305,5 kilometro koadro ditu, eta 20.000 pertsonatik gora bizi da bertan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen