(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zangozako zortzi etxebizitza Etxebizitza Sozialen Foru Funtsean sartuko dira laster asteartea, 2015.eko ekainak 16


Hipoteka Bitartekotza Zerbitzuak 917 pertsonari eman die arreta 2012. urtetik aurrera


Etxegabetzeei arreta emateko batzordea

Etxegabetzeei emandako Arreta Batzordearen bilkura. ( irudia handitu )

Zangozako Udalarekin eta Mankomunitatearekin udalerri horretako bidezainen zortzi etxebizitza Etxebizitza Sozialen Foru Funtsean sartzea izan da, Nafarroako Etxegabetzeei emandako Arreta Batzordeak gaur goizean egindako balantze-bilkuran aztertutako gaietako bat. Hipoteka Bitartekotza Zerbitzuaren datuak ere aztertu ditu (2012tik aurrera 917 pertsonari eman die arreta), bai eta etxebizitzen alokairua eta gaien tratamendu fiskala sustatzeko laguntza ekonomikoak ere. Gainera, 2013ko urrian Foru Gobernu, BJKN (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia) eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren artean sinatutako hitzarmenean jasotako berrikuntzak jorratu dira.

Nafarroako Gobernua, Zangozako Udala eta Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea lankidetza-protokolo bat lantzen ari dira; haren arabera, bidezainen lehengo parkeko zortzi etxebizitza Etxebizitza Sozialeko Foru Funtsean sartuko ziren (42 izango ditu, horrenbestez). Bestalde, Nasuvinsak bere jabetzako hamar etxebizitzaren prekarioko lagapena egin du; haietatik bost Santa Lucía-ADSIS fundazioari, bi Gizakia Herritar/París 365 fundazioari, bi Aita Menni klinikari, bat Síndrome Down elkarteari eta beste bat ANASAPS elkarteari.

Gizarte Politiken Departamentuak kudeatutako Hipoteka Bitartekotza Zerbitzua 2012ko urrian jarri zen abian beren ohiko etxebizitzako hipoteka ordaindu ezin duten pertsonei arreta emateko (familia-unitateari zuzenean ez dagozkion arrazoiengatik). Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak finantza-erakundeekin bitarteko lana egiten du kaltetutako pertsonek duten zorra likidatzeko ahalik eta baldintza onenak lortzen saiatzeko, bai eta irtenbideak bilatzeko ere, esaterako: hipoteka-kreditua berriz finantzatzea, ordainean ematea, zor-zati bat kentzea edo alokatzeko aukera izatea.

2012. urtetik aurrera, bulegoa sortu zen urtea, 917 pertsonari eman die arreta, eta bitartekotzako 509 espediente abiarazi ditu; haietatik 86k irekita segitzen dute eta gainerakoak ebatzi dira, % 80 bi aldeen arteko akordioarekin. Urte honetan zehar, 118 espediente sartu dira, eta haien % 50 jadanik ebatzi da.

Sortu zenetik hartutako neurriak


Batzordeak sortu zenetik abian jarritako neurriak aztertu ditu, esate baterako: alokairuko gehieneko prezioak izoztea; bitartekotza-poltsa; alokairuko jardunbide egokien kode bat lantzea; alokairuko kontratua berritzeko eta luzatzeko orduan gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzeko beharrik ez izatea; alokairurako laguntza ezartzea; alokairu publikoko kontratuetan abala ez eskatzea, edo etxegabetze-arriskuan bereziki dauden kolektiboetako zerga-egoeren tratamendu bereizia ezartzea, besteak beste. Batzorde horretan, Kontsumo eta Gizarte Politiken arloko, Etxebizitzako, Ekonomia eta Ogasuneko, Justiziako departamentu arduradunek esku hartzen dute, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren partaidetzarekin.

Bilkuran izan dira: Batzordeko lehendakari eta Sustapeneko jarduneko kontseilari Luis Zarraluqui; Departamentu bereko Arreta Juridiko eta Administrazio Arreta Zerbitzuko idazkari eta zuzendari Nekane Agreda; Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusi José Luis Ruiz Ciruelos; Justiziako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari José María Jiménez de Luque; Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto; Kontsumo eta Arbitrajeko Gizarte Zerbitzuen zuzendari César López Dios; Aurrekotneun zuzendari nagusi Juan Franco; Ondare Zerbitzuko zuzendari Marta Echevarren; Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén; Tuterako alkate Eneko Larrarte; Araudiaren Garapen eta Fiskalitate Zerbitzuko zuzendari Jose Javier Zabaleta eta PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontroleko buru Raquel Segura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa