Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Deialdiaren xedea kultura zabaltzeko jarduerak sustatzea da (hitzaldiak, batzarrak, erakusketak…), eta 135.000 euro banatzen ditu
Nafarroako Gobernuak irabazi-asmorik gabeko 14 erakunde nafarrek sustatutako 300 kultur ekintzatik gora finantzatuko ditu, Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak berriki ebatzitako konkurrentzia askeko laguntza-deialdi bati esker.
Hala, 135.000 euro banatuko zaizkie irabazi-asmorik gabeko kultur erakundeei Foru Komunitatearen barnean, 2015ean zehar hitzaldiak, batzarrak, erakusketak, lehiaketak, ikerketa, kongresuak eta kultura zabaltzeko beste ekintza batzuk egin ahal daitezen.
Erakunde onuradunak eta hitzartutako diru-kopuruak honako hauek dira: Nafarroako Ateneoa (27.000 €), Nafarroako Donejakue bideko Adiskideen Elkartea (4.025 €), Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (2.250 €), Atena fundazioa (2.472,76 €), Nafarroako Azterketa Historikoen Elkartea (2.684 €), Nafarroako Bertsozale Elkartea (16.000 €); Iruñeko Ganberako Abesbatza Elkartea (4.454,94 €), Amigos de Cascante Vicus kultur elkartea (5.775 €) eta La Caracola kultur elkartea (6.380 €).
Diru-laguntza jaso dute ere: Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (13.750 €), Gerónimo de Uztáriz Historia Sozialeko Nafarroako Institutuak(3.491,48 €), Tiza. Komikia Sustatzeko Elkarteak (25.000 € ) eta Ipes Gizarte Ikasketak Sustatzeko Fundazoa Institutuak (21.716,82 €).
Ekintzen proposamena
Diruz lagundutako proiektuek kultur ekintzen proposamenak aurkezten dituzte, esaterako:
-Argazki, bideosorkuntza, instalazio, arte plastiko, arkeologia eta kultur ondareari buruzko askotariko erakusketak.
-Hainbat gairi buruzko hitzaldiak, hitzaldi ilustratuak, mintegia, solasaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak: historia, zinema. folklorea, politika, artea, literatura, komikia, gizarte-mugimenduak eta generokoa…
-Bisita gidatuak, folklorearen zabalkundea, tailerrak, aurkezpenak eta liburuen sinadurak.
-Jardunaldi monografikoak, adibidez: XXVII. Donejakue bidearen Jardunaldiak, VI. Komiki Azoka, X. Cascanteko Aste Erromatarraren X. Edizioa; Mapamundistas 2015 Postalen aurkakoak eta XXXI, Folklore Jardunaldiak.
-Lehiaketak: Nafarroako XLII. Bertsolari Txapelketa; XXII. "Donejakue bidea" Nazioarteko Argazki Lehiaketa; Luis Morondo Konposizio Lehiaketaren VIII. Edizioa
Ekintza horiek guztiak 2015ean egingo dira, Iruñean gehienak. Nolanahi ere, Nafarroako beste 19 udalerritan ere izango dira: Agoitz, Artika, Barañáin, Berriozar, Burlata, Cascante, Corella, Elizondo, Lizarra, Huarte, Irurtzun, Lakuntza, Lesaka, Noain, Erriberri, Tutera, Atarrabia, Zizur eta Zubiri.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen