(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugikorretarako aplikazio batek hondakinen birziklapena erraztuko du ostirala, 2015.eko ekainak 19


Fase pilotuan izanik, ReciclApp aplikazioak zalantzak argituko ditu, hondakinak uzten lagunduko du eta mankomunitateen eta herritarren arteko komunikazioa zabalduko


Lehen ilaran, ezkerretik eskuinera: Blázquez, Eciolaza, Cereceda eta Sola. Atzean, mankomunitateetako ordezkariak. Lehen planoan, kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Fase pilotuan dagoen mugikorretarako aplikazio batek (app) hondakinen birziklapena erraztuko du. Hala, ReciclApp-BirziklApp-ek zalantzak argituko ditu, hondakinak uzten lagunduko du eta mankomunitateen eta herritarren arteko komunikazioa zabalduko.

Aplikazioa Android sistema eragilerako garatu da lehen fase pilotuan, eta bigarren fase batean, iPhone-rako garatuko da; guztira, egun erabilitako telefono mugikor guztien % 95 dira.

Nafarroako Gobernuak abian jarritako ekimena gaur aurkeztu dute Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamenduko egoitzan, Ingurumen eta Uraren jarduneko zuzendari nagusi Andrés Eciolazak; GANASA (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa) sozietate publikoko kudeatzaile Andres Solak, iparraldekoEcoembesko ordezkari Fernando Blázquezek eta GANASAKO teknikari Elena Cerecedak.

ReciclApp-ek Nafarroako gizarteak oraindik zalantza batzuk dituen alderdi jakin batzuetan egin nahi du azpimarra, biztanleriaren Ohitura eta Jokabideen Azterketako datuek adierazten dutenez (urtero Ecoembesek egiten du). Hala, argitu nahi da zer hondakin zein edukiontzitan utzi behar den; berariazko ekipamenduak aurkitzen uzten du, puntu garbiak, olio, pila edo arroparen edukiontziak, esaterako, edo mankomunitateak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk; herritarrak beren mankomunitatearekin harremanetan jartzen uzten du ere, sor daitezkeen gorabeherak konpontzeko. Gainera, hondakinak nora doazen esaten du, hondakinen birziklatze-prozesua ikus-entzunezkoen bidez erakutsiz.

San Markosko Mankomunitateak (Gipuzkoa) proiektu honetan lagundu du, antzeko aplikazio bat utziz; hura oinarri modura erabili da Nafarroako aplikazioa garatu eta egokitzeko.

ReciclApp fase pilotuan aurkeztu da, eta aplikazioaren zenbait alderdi aztertuko dira; horrekin batera, erabiltzaileekin zer komunikazio dagoen aintzat hartuko da, hala, beharrezko hobekuntzak egin eta azkenean herritar nafarren beharrei egokitutako tresna bat izan dadin. Informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago, eta Nafarroako udalerri bakoitzari egokituta dago, menua erabiliz erraz alda daitekeena.

Tresna hori egin da, Nafarroako Gobernuak, alde batetik, Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuekin, Ecoembes. Ecovidrio, dituen hitzarmenen esparruan; bestetik, aparatu elektroniko nahiz elektronikoen hondakinak kudeatzeko sistema integratuen erakunde kudeatzaileekin dituen hitzarmenen esparruan:

Ambilamp , Ecoasimelec , Ecofimática , Ecolec , Ecolum , ECORAEE , Ecotic Europako Birziklatze Plataforma-ERP eta Tragamóvil , Nafarroako Ingurumenaren Kudeaketaren bidez garatzen dena, eta Nafarroako hondakinen mankomunitateen laguntza duena: Goi Araxes, Bidausi, Bortziriak, Iruñerria, Zangozako eskualdea, Zaraitzu, Irati, Mairaga, Malerreka, Mendialdea, Montejurra, Goi Erribera, Erribera, Sakana, Izarbeibar eta Baztango Udala.


Nafarroak Estatuko batez bestekoa 10 puntutan gainditzen du

2014ko azken datuen arabera, Nafarroako herritarrek beirazko ontzien 15.000 hondakin-tonatik gora birziklatu zuten iglu motako edukiontziarekin, hau da, batez beste 93 ontzi baino gehiago biztanleko

Nafarroak, hala, 10 puntutan gainditu zuen Estatuko batez bestekoa, beirazko ontzien 24,4 kilo birziklatuz biztanleko; adierazle horren hirugarren komunitatea da, Balear Uharteak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik.

Ontzi arinetan (plastikozko ontziak, latak eta brikak), 2014an, herritar bakoitzak 19,4 kilo sartu zuen batez beste edukiontzi horian, eta kartoizko eta paperezko ontziei dagokienez, 34,2 kilo edukiontzi urdinean. Edukiontzi horian gaizki sartutako hondakin-kopurua % 19,5 izan zen, aurreko urtean baino hiru puntu gutxiago eta Estatuko batez bestekoa baino hamar gutxiago. Datu horiek Nafarroa Espainiako buru jartzen dute ontzi arin, paper eta kartoizko ontzien birziklapenean.

Bestalde, 2013ko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen gaikako bilketak gora egin zuen 2012arekin alderatuz; 3,82 kilotara heldu zen biztanleko eta urteko; Estatuko batez bestekoa, berriz, 3,20 kilo da biztanleko eta urteko. Zenbait maila batzuetan, informatika eta telekomunikazioetako ekipoetan, esaterako, argi-aparatu eta kontsumoko elektronikoetan (irratiak, telebistak, bideokamerak), bilketako helburuak bete egin ziren, baina, oro har, ez zen 4 kiloko lege-helburura heldu (biztanleko eta urteko).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa