(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia % 2,8 hazi da azken hamabi hilabeteetan osteguna, 2015.eko uztailak 30


Ayerdi kontseilariak hazkunde hori positiboki baloratu du, eta "datu horiek herritarren ongizatearen hobekuntza nabarmen bat adierazteko beharra dagoela" azaldu du


Nafarroako ekonomia % 2,8 hazi da azken urtean.

Nafarroako Barne Produktu Gordina % 2,8 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoan 2014ko aldi berarekin alderatuz, Nafarroako Estatistika Institutuak emandako Hiruhileko Kontabilitateko datuen aurrerapenaren arabera.

Nafarroako Gobernuak datu hori positiboki baloratu du, nahiz eta Garapen Ekonomikorako kontseilari Manu Ayerdik adierazi duen "lan egiteko beharra dagoela datu horiek herritarren ongizatearen hobekuntza nabarmen bat adieraz dezaten".

Seigarren tasa positiboa da jarraian bi urte oso balio negatiboetan izan ondoren, eta aurtengo lehen hiruhilekokoa baino puntu erdi bat gehiago. Hiruhilekoen arteko terminoetan, Nafarroako BPGd-aren aldaketa-tasa positiboa da zortzigarren hiruhilekoz jarraian, % 1, aurreko aldian baino lau hamarren gehiago.

Alde horretatik, Ayerdik iritzi duenez, BPGd-aren bilakaera positiboa izan arren, "bide luzea geratzen da oraindik krisiaren aurreko enplegu-maila kuantitatibo eta kualitatiboak berreskuratzeko. Datozen hiruhilekoen helburua, elkarrekintza hori sustatzea izango da eta, hala, ekoizpen-enplegua areagotuko da, eta Nafarroa guztirako ongizate-maila handiagoa emango.

Espainiako ekonomiari dagokionez, aipagarria da hazkunde-tasetan nolabaiteko bateratzea gertatzen ari dela. Espainiako Bankuak kalkulatzen duenez, ekonomia espainiarra % 3,1 hazi zen urte arteko balioetan, eta % 1 hiruhilekoen arteko balioetan. Hau da, 3 hamarren gehiagoko erritmoan egin zuen urte arteko balioetan, baina Nafarroako erritmo berean hiruhilekoen arteko tasan; 2015eko lehen hiruhilekoan, berriz, Espainiako bi tasa horiek Nafarroakoak gainditzen zituzten 4 eta 3 hamarrenetan, hurrenez hurren.

2015eko bigarren hiruhilekoaren hazkundea industria-jardueran izandako bultzadagatik azaldu daiteke, alde batetik, eta eraikuntzako adarretan ikusitako susperraldiagatik, bestetik. Eskariaren aldetik, kanpoko eskarian izandako aurrerapena nabarmendu behar da, esportazioetan izandako dinamismo handiagoari esker, bereziki.

Lehen hiruhilekoan gertatutakoarekin alderatuz gertatutako bizkortzeak, hiruhilekoen balioetan nahiz urte artekoetan, susperraldia indarrez aurrera egiten ari direla berresten du. Bilakaera positibo horrek, ordea, arrisku eta zalantzak sortzen ditu etorkizun hurbilean, nazioarteko egoeragatik, batez ere: Txinako hazkundea gelditzeko aukera bertan dituzten finantza-arazoengatik, eta Greziako krisialdia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa