(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizko Parke Naturalak “Tripadvisor” webgunearen bikaintasunaren ziurtagiria lortu du asteazkena, 2015.eko abuztuak 5


Nafarroako beste 20 toki eta eskaintza turistikok ere lortua dute ziurtagiria, baita 47 ostatu eta 58 jatetxek ere


Bertizko lorategi botanikoko jauregia. ( irudia handitu )

Bertizko Parke Naturalak lehen aldiz lortu du bidaien iritziei buruzko “Tripadvisor” webguneak emandako bikaintasunaren ziurtagiria. Nafarroako beste 20 toki eta eskaintza turistikok ere lortua dute ziurtagiria, baita 47 ostatu eta 58 jatetxek ere.

“Tripadvisor” webguneak urte osoan sareko erabiltzaileen aldeko iritziak jasotzen dituzten munduko baliabide turistikoei ematen die saria. Bertizek 5etik 4,5 puntu lortu ditu.

Bertizko Parke Naturala Oieregi (Bertizarana) herrian dago, eta 20.000 hektareako baino gehiagoko baso atlantikoa da. Iparraldean, Etxalar du eta, ekialdean, Baztan. Basoak XIV. mendean du jatorria. Azken jabeak, Pedro Cigak, Nafarroako Gobernuari dohaintzan eman zion lursaila 1949an, eta gobernuak parke natural izendatu zuen. Sarreran 100 urte baino gehiago dituen lorategi botanikoa dago, zuhaitzen eta zuhaixken 120 espezie dituena.

Ziurtagiria lortua duten gainerako 20 toki eta eskaintza turistikoetatik 9 Iruñean daude (katedrala, udaletxea, harresiak, Entzierroaren Monumenrua, Estafetako balkoiak, Yamaguchi parkea, Gaztelu plaza, taconerako Lorategiak eta hiribururko eskaintza gastronomikoa). Gainontzekoak Foru Komunitatean zehar daude: Errege Bardeak, Orreagako kolegiata, Urdazubiko Leizeak, Zugarramurdiko leizea, Irunberriko Arroila, Leyreko Monasterioa, Xabierko Gazteluko Museoa, Urederra ibaiaren iturburua, Erriberriko Jauregia, Urbasa-Andia Natur Parkea eta Iratiko Oihana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa